Etxea osorik alokatzen da (osorik alokatzen den landa-etxea) 10/16 pertsoneko taldeentzat, plaza-kopurua handitzeko posibilitatearekin. Masiak 8 gela bikoitz ditu –gela bat elbarrientzat egokitua da– 6 bainugela oso, sukaldea erabat ekipatua, egongela telebista, DVD eta aire girotuarekin, irakurtzeko gela, tximini handi bat, jolas gela eta etxe-sarrera handia. Lorategian badaude zabuak, estalpea, barbakoa eta mahaia, aire-librean bazkaltzeko bikaina. |
Igerileku pribatua du hidromasaje-aparatuarekin, zuek bakarrik erabiltzeko, inorekin partekatu beharrik gabe. |
Osasuna, Edertasuna eta Ongizatea: Can Xargayk zentzumenen mundura hurbiltzen zaitu eskaintzen dituen terapia erlaxagarrien bitartez. Denbora gelditzen dela irudituko zaizu, eta zentzumenek, sentsazioen mundu exotiko batera eramanen zaituzte. Zerbitzu guztiak goi mailako titulua duen profesional batek eskainiak dira Can Xargayko wellness gelan. Erabiltzen diren produktu guztiak naturalak dira. |
ADSL konexioa eta WIFI doan. |