Casas Rurales con encanto en Dulantzi

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Dulantzi, Alava, España

Informazio orokorra:

Dulantzi / Alegria udalerria
Azalera: 19,95 Km². Biztanleak: 2473.
Udalerria bi kontzejuk osatua dago: Dulantzi, udalerriko burua, biztanleriaren % 95 biltzen duena, eta Egileta. Bi eremu desberdin bereizten dira bertan. Bata, Iturrietako mendien malkarrean dagoena; bertan daude garaierarik handienak, hala nola Azazeta eta Hayago mendateak. Gainontzekoa lur nahiko lauan dago, muino batzuk ere badauden arren. Ibairik garrantzitsuena Alegria da, zenbait errekak osatua; horien artean hauek nabarmentzen dira: Lopez Marro, Arganzubi eta Hayago. Industria agertzeak jarduera sektoreen nagusitasuna aldatu du. Dulantziko industrialdea sortzearekin batera, industria sektorearen garrantzia hazi da.

Historia:

Egungo udalerrian egon ziren herriei buruzko lehen aipamen idatzietako bat 1025. urtean Donemiliaga Kukulakoaren monasterioari ordaindu behar zioten herrien zerrendan dago; bertan Dullanzi eta Egileta izenak agertzen dira. 1337an Alfonso XI.enak Alegría de Dulanci hiribildua fundatu zuen, forua emanez. Erdi Aroan Alegria gotortu egin zen, eta bandoen gerran oinaztar bandoaren buru izan zen Arabako lautadan. 1484az geroztik Gasteizkoa da, jurisdikzioari dagokionez. 1579an egun desagertuta dagoen Alegriako Kuadrilla sortu zen; Alegria, Gauna eta Erentxun hiribilduek eta Egileta eta Alborkoin tokiek osatzen zuten, Iruraizko Ermandadearen barruan.
Lehen karlistaldian, 1834ko urriaren 27 eta 28an, Dulantzi eta Txintxetrutik gertu, Dulantziko bataila gertatu zen; bertan, Tomas Zumalakarregi jeneral karlistak garaipena lortu zuen O’Doyle brigadierraren eta Osma eta Figueras jeneralen aurka.

Herrixkak:

Dulantzi/Alegria: Altitudea: 567 m. Biztanleak: 2381.
Historia: Udalerriko hiriburua da, eta Ezkerekotxatik Burgelurako tartean dago. Orokorrean Dulantziko hirigunean Erdi Aroko hiribilduaren diseinuak iraun du, haren harresien aztarnarik geratu ez den arren. Hiriaren sarreran Gaonarren armarria daukan etxea dago. Torrealdea auzoan hiriko dorre gotorra zegoen. Harresiak inguratuta zegoen eta almena sendoek defendatzen zuten.
Ondarea: Asko dira Dulantzik XVI. mendean izan zuen arrakasta erakusten duten eraikinak. Plaza nagusian Udaletxea dago, XVIII. mendeko azken urteetan eraikia. San Blas elizak hiriaren historiaren zati handi bat gorde du bere eraikinean, erretauletan eta kultu objektuetan. Hegoaldeko kanpoaldean Erdi Aroko eraikuntza zahar baten hondarrak eta erdi hormatutako erdi-puntuko arkuak dauzkaten bi leihate ikusten dira. Arkupe neoklasikoak bederatzi arku dauzka hiru aldetan. Erretaula nagusia XVII. mendeko zapaldak eta hiru gorputzek osatzen dute, eta Sortzez Garbiaren eskultura bikaina dauka; alboetako erretaulak XVIII. mendeko Kristo Santuarena eta Arrosarioko Ama Birjinarena dira; sakristiak XVI. mendeko tiraderak eta sarrerako atea dauzka. Dorre neoklasikoari ‘La Moza de la Llanada’ edo ‘Lautadako neskatxa’ deritzo. Duen altueragatik, lirain ikusten da oso urrutitik ere. 1581ean sortutakoa da Santa Clara komentua. Sortu zen garaiko hegoaldeko fatxadaren elementu batzuk ikus daitezke oraindik. Mendebaldeko fatxada eta kanpai horma XVII. mendearen hasierakoak dira. Orduan eraiki zen eliza, gurutzeko oinplanokoa eta gurutzaduran kupula daukana. Aiala herri hustuan Aialako Andre Mariaren santutegia dago. Aiala herria XI. menderako dago jasota Donemiliaga Kukulako Rejan. Herri arrakastatsua zen XIII. mendearen bukaera aldera. Haren parrokia, Andre Mariaren omenezkoa, egungo Aialako Andre Mariren santutegia da.
Jaiak: San Blasen omenez, urtarrilaren 3an. Aialako Andre Mariaren omenez, iraileko Ama Birjinaren hurrengo asteburuan.
Egileta: Altitudea: 630 m. Biztanleak: 92.
Historia: Kontzeju hau Alegria ibaiaren adarra den Lopez Marro errekaren eskuineko ertzean dago. 1025ean Gelegieta izenaz agertzen da Donemiliaga Kukulako Rejan; Igueleta 1229an; Higueleta 1257an; Ygueleta 1294an; Igueleta 1337an; Ygileta 1546an; Higueleta 1574an; Aguileta 1743an.
Ondarea: San Erromanen parrokia elizak XIII. mendeko Erdi Aroko ataria dauka. Eraikinak Erdi Aroko jatorrizko eraikinaren egitura gorde du, zein XVIII. mendean berreraiki baitzen. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Gorputz nagusian XVIII. mendeko San Erromanen irudia dago. Erdi Aroko bataiarria.
Jaiak: San Erromanen omenez, abuztuaren azken asteburuan.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«