Casas Rurales con encanto en Armiñon

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Armiñon, Alava, España

Informazio orokorra:

Armiñon udalerria. Azalera: 10,57 km². Biztanleak: 229.
Udalerri hau osatzen duten hiru herrien artean, zaharrena Estavillo da, antza. Armiñon, hasieran, herri horrekin lotuta egon zen, baina denborarekin kontzeju bereizia eratu zuen.

Herrixkak:

· Armiñon: Altitudea: 467 m. Biztanleak: 119.
Historia: Kontzeju hau Aramignon gisa dago aipaturik Donemiliaga Kukulako Rejaren Botoan. Trebiñuko forua jaso zuen 1274ko martxoan. Armiñon eta Estavillo hiribildu horretako araubide juridikokoak izan ziren XIII. mendean, baina gero bereizi egin ziren, eta kontzeju bakarra eratu zuten.
Ondarea: Montoya leinuaren landa jauregia. Nobleen XVII. mendeko etxe arkitekturaren berezko ezaugarriak. Zureria nabarmendu behar da, bai eta etxaurrea ere, Montoya, Torre eta Urbina leinuen armarriak dauzka eta.
San Andresen parrokia eliza. Errenazimentuko ataria du, erdipuntuko arkuan egina. Eliz atarian urbinatarren eta oruetarren armarriak daude. Erretaula nagusia churriguereskoa da. Dorrea karratua da, eta bukaeran linterna du.
Armiñongo zubia. Sei begi ditu: bi arku zorrotzak dira, eta beste lau, erdi-puntukoak. Zubiaren jatorrizko eraikuntza lana, Erdi Aroko zubien XIV. edo XV. mendeetako ereduei dagokie.
Jaiak: azaroaren 30ean, San Andres egunean; gaur egun, iraileko lehen asteburuan.
· Estavillo: Altitudea: 527 m. Biztanleak: 118.
Historia: Kontzeju hau Stabellu edo Villa Stabellu gisa aipatu zen 871. urtean, Donemiliaga Kukulako Kodizeko zenbait agiritan; eta Estabiello eta Villartabello gisa 1257ko agiri batzuetan. Trebiñuko jurisdikzioan egon zen XV. mendera arte, eta ez da ezagun zein urtetan erdietsi zuen hiriburu titulua.
Ondarea: San Martinen parrokia eliza. Gotiko berantiarreko ataria du. Oinplano angeluzuzena eta bi ataleko nabea dauzka. Erretaula nagusia fatxada motakoa da, XVI. mendekoa, Errenazimentukoa. Oinen ikuzketaren eta Azken afariaren erliebe nabarmenak, eta eskultura hauek: Jasokundea; Jesu Kristo San Martini agertzea; Lapurrek San Martini erasotzea; San Sebastian, eta San Roke. Errenazimentuko erretaula, platereskoa.
San Rokeren baseliza. XVI. mendeko erdi-puntuko ataria du.
Jaiak: ekainean.
· Lacorzana: Altitudea: 467 m. Biztanleak: 4.
Historia: Herri hau jada existitzen zen 1099. urtean, eta Alfontso VI.ak Mirandari forua emateko agirian aipatzen da.
Ondarea: Hurtado Mendoza leinuaren dorre jauregia, XVI. mendekoa; defentsarako eta bidaiari-salgaiak kontrolatzeko eraiki zen. San Martini eskainitako parrokia eliza. Atariak erdi-puntuko arkua du. Erretaula nagusia barrokoa da, eta kanpai horma nabarmena du.

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«