Casas Rurales con encanto en Barrundia

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Barrundia, Alava, España

Informazio orokorra:

Barrundia udalerria. Azalera: 97,43 Km². Biztanleak: 841.
13 kontzejuk eta bi herrik osatutako udalerria da. Gipuzkoako lurraldearekin eta Dulantzi, Burgelu, Donemiliaga, Agurain eta Iruraiz-Gauna udalerriekin egiten du muga. Barrundia, Mayor eta Zadorra ibaiek zeharkatzen dute. Elgea mendilerroan Barrundia udalerriko altuerarik handienak daude, Miritxa (890 m), Elgeamendi (943 m), Urkintxa (917 m), Mugarriluze (1104 m), Saiturri (1187 m) eta Usabakotxena (1027 m) mendietan. Haien oinetan muinoek osatutako erliebea zabaltzen da, hegorantz leunki okertuta; haien artean Dendoriz (604 m), Arbulu (593 m), Urramendi (579 m), Aldaia (787 m), Gebara (711 m), Bersin (781 m) eta Berdina (681 m) nabarmentzen dira.
Nekazaritzako ekonomiaren oinarriak belar bazka, patata, garagarra eta garia dira; abeltzaintzari dagokionez, ardi, behi eta txerri hazkuntzan dago oinarrituta. Mendi aldeetan basoak hazten dira eta, hezetasuna eta euriak direla medio, Elgeamendin pagadi zabalak daude.

Historia:

Barrundia udalerriaren jatorria Barrundiako ermandadean dago. Jatorrian egungo udaleko herri batzuek baino ez zuten osatzen: Audikana, Dallo, Etxabarri Urtupiña, Heredia, Hermua, Larrea, Maturana, Ozaeta eta Zuhatzola. 1880.eko hamarkadan Gebara udalerria bereganatu zuen eta Elgea, Etura, Gebara eta Urizar herriak batu zituen udalerrira. Geroago, 1960.eko hamarkadan, Ganboa udalerriko zenbait herri bereganatu zituen eta udalerrira batu ziren Marieta-Larrintzar eta Mendixur, eta hutsik geratutako bi herri: Garaio eta Zuhatzu Ganboa.

Herrixkak:

· Audikana: Altitudea: 584 m. Biztanleak: 24. Historia: Kontzeju hau Zadorraren ertzetan dago eta bi auzo dauzka, XVIII. mendean Goikotxealde deiturikoa eta Barrenalde; azken horretan zegoen XVI. mendeko agirietan jasotako ospitalea.
Ondarea: San Joan Bataiatzailearen parrokia elizak ojiba arkuko sarrrera duen elizpea dauka. Ataria XVI. mendearen azken aldekoa da, Behe Errenazimendukoa. XVI. mendeko fabrika. Oinplano angeluzuzena. XVIII. mendearen azken aldeko erretaula nagusi neoklasikoa. Erdi Aroko bataiarria.
Jaiak: ekainaren 24a (San Joan Bataiatzailea).
· Dallo: Altitudea: 578 m. Biztanleak: 32. Historia: Kontzeju hau Ozaetatik hegoaldera dago, lur malkartsuan, Zadorra ibaiaren eskuineko ertzean. 1257ko agiri batean Dayllo izenez aipatzen da. 1834ko uztailaren 19an lehen karlistaldiko bataila bat gertatu zen bertan; Quesada eta Linares liberalak eta Villacampoko markesa Zumalakarregiren kontra.
Ondarea: San Pedroren parrokia elizak XVI. mendeko sarrerako atea eta fabrika dauzka. Azken errenazimenduko erretaula nagusi ona. Sagrario oso ona, bi gorputzekoa, basamentu gainean jarria eta geometrikoki apaindua; alboetako horma hobietan Kristo Berpiztuaren eta San Simon eta San Judaren erliebe zoragarriak.
Jaiak: ekainaren 29a (San Pedro eta San Paulo).
· Elgea: Altitudea: 627 m. Biztanleak: 61. Historia: Kontzeju hau Saiturri mendiaren (1187 m) magalean dago, Ugarana ibaiaren ezkerreko ertzean. 1085eko agiri batean Elchea izenez aipatzen da; Elguea 1257an; Helguea 1294an. 1085ean, Antso Sanchez Arriatuk, Elgea hiribilduaren bere erdiarekin batera, bere eskubideak oparitu zizkion Haitzeko San Joanen monasterioari.
Ondarea: Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia elizak XVIII. mendearen azken aldeko hiru arkuko elizpea dauka. XVI. mendeko erdipuntuko arkudun ataria. XVI. mendeko oinplano angeluzuzeneko fabrika. XVIII.eko nabea, gangek estalia. Erretaula nagusi barrokoa, urrezkoa, XVIII. mendearen erdi aldekoa.
Jaiak: irailaren 8a (Andre Mariaren Jaiotza).
· Etura: Altitudea: 590 m. Biztanleak: 50. Historia: Kontzeju hau udalerriaren erdialdean dago, Gebara mendiaren (729 m) oinean. 1257ko agiri batean Hetura izenez aipatzen da; Heztura 1294an.
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokia elizak erdipuntuko arkudun ataria dauka, XVI. mendekoa. Ateak burdineria ona dauka. Mendebaldean beste ate bat, Erdi Arokoa. XVI. mendeko fabrika. Erretaula nagusi errenazentista, XVII. ekoa. Sagrario errenazentista ona.
Jaiak: lehen abuztuaren 15ean ospatzen ziren; gaur egun irailaren 24an. Etxabarri
· Urtupiña: Altitudea: 576 m. Biztanleak: 68. Historia: Kontzeju hau Aiala mendien artean dago. 1025ean Donemiliagako kodizeko agiri batean Essavarri izenez aipatzen da; Hechavarri 1257an; Chavari 1258an.
Ondarea: Andre Mariaren Garbikundearen parrokia elizak XVIII. mendeko hiru arkuko elizpea dauka; XVI. mendeko atari plateresko aurreratua. XVI. mendeko fabrika. Oinplano angeluzuzena eta buru zuzena. Erretaula nagusi errenazentista, platereskoa.
Jaiak: otsailaren 2a (Kandelarioko Andre Mariaren Garbikundea).

· Gebara: Altitudea: 551 m. Biztanleak: 41. Historia: Kontzeju hau izen bereko mendiaren oinean dago, Zadorra ibaiaren eskuineko ertzean. Ptolomeoren ondorengo egile batzuen arabera, barduliarren hiri zaharra, Gebala, egungo Gebara da. IX. menderako Gueba dago bertan. Oñatiko kondeek bertan dute jatorria. Hiri horrek eta horko jaunek zeregin garrantzitsua izan zuten ganboarren eta oinaztarren bandoen arteko borroketan. Gebarako judutegia 1485. urtetik aipatzen da; orduan Gebarako judutarrek Gasteizko aljamarekin ordaindu zuten petxa Granadako gerrarako. Gebarako ermandadea buru zuen izen bereko hiribilduak eta Elgea, Etura eta Urizar tokiek osatzen zuten.
Ondarea: Gebarako gaztelua herriaren ondoko mendi tontorrean dago; XV. mendeko arkitekturaren eredu interesgarria da, defentsarako bastioi militar gisa, baina egun hondakinak baino ez dira geratu. Gebarako jauregia muinoaren hegoaldeko magalean dago. Muino horretantxe dago Gebaratarren gaztelua. XIII. mendearen azken aldean edo XIV. mende hasieran eraiki zen eta Gebaratarrak hango jaunak izan ziren. Egun hondatuta daude gotorlekuak, berreraiki berri den dorre bat izan ezik; jauregia, gazteluarekin batera, lehen karlistaldia bukatutakoan eraitsi zen.
Andre Mariaren Jasokundearen parrokia elizak XVIII. mendearen azken aldeko elizpea dauka. Ataria dintelduna da eta belarriak dauzka. XV. mendearen azken aldeko fabrika. Oinplano angeluzuzena, buru zuzena eta bi ataleko nabea. Erretaula nagusia 1838an erre zen.
Seme ospetsuak: Beltran Yanez Gebara, Oñatiko jauna. Arriagako Itunean egon zen, 1332ko apirilaren 2an.
Jaiak: abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea).
· Heredia: Altitudea: 595 m. Biztanleak: 69. Historia: Kontzejua hau Done Jakue bidearen arabar aukeretako batean dago, Zadorra ibaiaren eskuineko ertzean. Donemiliagako katalogoan bertan aipatzen da 1051n, Herediatik gertuko Andosketa eta Kircu herrixka hustuekin batera. XIII. mendean Heredia eta Andosketa beste gutun batean agertzen dira, baina Kircu ordurako ez da agertzen.
Ondarea: XIII. mendeko Herediarren dorrea; haren hondakinak oso desitxuratuta daude. 1443an eraitsi zuten, bandoen arteko gerretan, baina berreraiki bide zuten, XVII. mendean bere kuboak eta lubakiak baitzeuzkan. Bertan gertatu ziren lehen karlistaldiko Herediako fusilamenduak.
San Kristobalen parrokia eliza ere gotorlekua izan zen, lekua eta igarobideak defendatzeko. Hegoko fatxadak horma sendoak dauzka, tenplu-gotorleku batenak bezalakoak, eta gezileiho altuak eta leihate gotiko txikiak ditu. Eliza finkatzen den petrilean, ordea, kanoi zuloak zabaltzen dira, altuera hori su armaz defendatzeko. Elizak XIII. mendeko arkudun ataria dauka. Erretaula nagusia, bankua eta sagrarioa XVI. mendekoak dira, eta gainontzekoa XVIII.ekoa.
San Bartolomeren baselizak erdipuntuko arkudun ataria, XVIII. mendeko kanpai zuloa eta erretaula nagusi barroko oso hondatua dauzka.
Jaiak: uztailaren 10a (San Kristobal).
· Hermua: Altitudea: 559 m. Biztanleak: 37. Historia: Kontzeju hau Aldaba mendiaren (787 m) oinean dago, Zadorra ibaiaren eskuineko ertzean. 1025ean Ermua izenez agertzen da Donemiliagako kodizean; Hermoa 1257an; Hermua 1602an.
Ondarea: San Pedroren parrokia elizak Erdi Aroko ataria dauka. XVI. mendeko fabrika. Oinplano angeluzuzena, burua bi ataleko nabea baino estuagoa. Erretaula nagusi barrokoa, XVIII. mendekoa.
Tourseko San Martinen baselizak leihate prerromanikoa dauka, ferra arkuarekin eta arkibolta eta janbetan koska hirukoitzarekin. San Martinen irudi neoklasikoa.
Jaiak: ekainaren 29a. Elbarteko jaia ere bai, uztailaren 4an.
· Larrea: Altitudea: 569 m. Biztanleak: 85. Historia: Kontzeju hau Aldaba mendiaren (787 m) oinean dago, Zadorra ibaiaren eskuineko ertzean. 1025ean Garrea izenez agertzen da Donemiliagako kodizean eta baita 1257an ere.
Ondarea: Gebararren Lazarraga dorrea gotor etxea da eta XV. mendean koka daitekeen izen bereko leinuaren jauregiak eta dorreak osatzen dute. Jauregia adreiluzkoa da eta “opus spicatum” antzeko banaketa dauka. Dorrea ia 13 m garai da eta arku konopialdun leihoak dauzka.
Donemiliagaren parrokia elizak XVIII. mendeko ataria dauka. Garai bereko atari dintelduna. XVI. mendeko fabrika, oinplano angeluzuzena eta buru zuzena. Erretaula nagusia, XVII. mende hasierakoa.
Seme ospetsuak: Juan Perez Lazarraga (1550-1605), Larreko dorreko jauna eta abizen bereko eskuizkribuaren egilea; eta Bruno Villarreal (1802-1860), armada karlistako jenerala lehen karlistaldian.
Jaiak: azaroaren 12a (Donemiliaga) eta Elbarteko jaia, Hermuarekin batera, uztailaren 4an.

· Larrintzar: Altitudea: 580 m. Biztanleak: 0. Marieta-Larrintzar kontzejuko herria.
Ondarea: Larrintzar-Lazarraga dorrea, XIV. mendearen azken aldekoa. Jauregi gotortu ia karratua da, eta barruan dorrea dauka. Ipar eta mendebaldeko hormak zainduenak dira eta oraindik badauzkate defentsarako elementuak eta azken gotikoko ohiko leihateak, arku flamigeroak, konopialak eta gezileihoak.
San Joan Bataiatzailearen eliza barrokoa da; landa estiloko elizpea; barruan XVI. mendeko erretaula nagusi erromanista.
· Marieta-Larrintzar: Altitudea: 566 m. Biztanleak: 98. Historia: Kontzeju hau Elgeamendi gailurraren (943 m) hegalean dago, Arlaban mendilerroaren ondoan. 1025ean Mariatea izenez agertzen da Donemiliagako kodizean; Marieta 1257an.
Ondarea: Gurutzearen Asmakuntzaren parrokia eliza San Andres baselizaren gainean eraiki zen oinplano berriz. Oinplano karratuko dorre liraina. Landa kutsuko elizpeak ataria babesten du. XV. mendeko jatorrizko bataiarria. Tenpluan Erdi Aroko irudi bi gorde dira, Doloreetako Ama Birjina bihurtutako Andra Mari bat eta Santa Marinaren eskultura, XV. mendeko, izen bereko baselizatik ekarria.
Jaiak: irailaren 14a (Gurutze Santuaren Gorespena).
· Maturana: Altitudea: 600 m. Biztanleak: 30. Historia: Kontzeju hau Ozaetatik hego-mendebaldera dago. 1025ean Maturana izenez agertzen da Donemiliagako kodizeko agirian eta baita 1294ko agirian ere.
Ondarea: Bertan Maturana-Urizar dorretxea dago.
San Martinen parrokia elizak XIII. mendeko atari xumea dauka, baketoidun arkiboltekin. Fabrika XVI. mendekoa da.
San Mikelen baseliza, XIX. mendean desagertua.
Jaiak: azaroaren 11 (San Martin).
· Mendixur: Altitudea: 562 m. Biztanleak: 48. Historia: Kontzeju hau udalerriaren hegoaldean dago. Mendixur, zergapeko beste herrixka batzuen artean, Donemiliaga Kukulako Rejan agertzen da, XI. eta XII. mendeetan. XIII. mendean Mendissur izenez agertzen da.
Ondarea: Zoritxarrez ez da hondatutako Erdi Aroko parrokiaren hondar garrantzitsurik geratu. Egungo San Erromanen eliza 1819an eraiki zen; XVIII. mendeko hiru erretaula barroko dauzka, churrigueresco estilokoak.
Jaiak: azaroaren 18 (San Erroman).
· Ozaeta: Altitudea: 578 m. Biztanleak: 193. Historia: Kontzeju hau Elgea eta Urkilla mendilerroen oinetan dago eta udalerriko hiriburua da. Oceta izenez agertzen da XII. mendeko agiri batean; Oçaeta 1257an.
Ondarea: Irasmendiko jauregia XVI. mendearen azken aldekoa da; bertan dorre bi eta Iduya jauregia nabarmentzen dira; azken horrek bi armarri dauzka fatxadan.
San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza Erdi Arokoa da, baina XVI. mendean berreraiki zen. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da. Absidea beste bi erretaula rococorekin osatzen da.
Magdalenaren baseliza. Erretaulan, izena ematen dionaren margolan neoklasikoa eta errematean Gurutzeko Kristoren margolan barrokoa; eta Sortzez Garbiaren baseliza.
Jaiak: ekainaren 24a (San Joan Bataiatzailea).
· Urizar: Altitudea: 555 m. Biztanleak: 2. Historia: Zadorra urtegiaren urek erdi estalitako herria. Arbulu muinoaren hegal batean dago. 1025ean Hurizahar izenez agertzen da Donemiliagako kodizean; Urizar 1257an; Huriçar 1294an. Hango eliza, egun desagertua, Andre Mariaren Jasokundearena zen.
· Zuhatzola: Altitudea: 600 m. Biztanleak: 3. Historia: Berein mendiaren (781 m) oinean dagoen herria. 1025ean Zuhazolha izenez agertzen da Donemiliagako kodizean; Çuaçula 1257an; Çoaçola 1537ko agiri batean. Hango eliza, 1998an berreraikia eta etxebizitza bihurtua, Andre Mariaren Jaiotzaren omenezkoa zen.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00131
Gaubea (Alava)
4
8+2
nekazalturismo
KVI00040
Gaubea (Alava)
4
8
Casas rurales
KVI00020
Aramaio (Alava)
3
6+3
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
XVI00012
Gesaltza Añana (Alava)
4
8-12
Casas rurales
KVI00013
Legutio (Alava)
5+2 apart.
16+5
nekazalturismo
KVI00048
Gaubea (Alava)
5
10+1
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
XVI00137
Kripan (Alava)
5
10+4
Casas rurales
XVI00114
Erriberagoitia (Alava)
6
12+3
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6
12 Personas (+8 Supletorias)
«