Casas Rurales con encanto en Bernedo

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Bernedo, Alava, España

Informazio orokorra:

Bernedo udalerria: Azalera: 130,44 Km². Biztanleak: 589.
Bernedoko udalerria Arabako Mendialdeko eskualdean dago, Kantabria mendilerrotik iparraldera, Ega eta Uda ibaiek eraturiko ibarretan. Iparraldean Gasteiz, Burgelu, Iruraiz-Gauna eta Dulantzi ditu mugakide; hegoaldean, Kripan eta Lapoblación herri nafarra; ekialdean, Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Marañon, hori ere Nafarroakoa; azkenik, mendebaldean, Trebiñuko Konderriko enklabea. Izkiko mendiek eratzen dute isurialdeen banalerroa Bernedon dauden bi sistema hidrografikoen artean.
Leku menditsuan egotea beti izan da oztopo inguru hau garatu ahal izateko. Egun Bernedoko udalerria osatzen duten herri guztien bilakaera demografikoa negatiboa izan da beti. Ibarren behealdean dauden herri txikietan biltzen dira biztanleak.

Historia:

Ega eta Inglares ibaien urek Gaztelako eta Nafarroako lurrak batzen dituzten tokian dago Bernedo: gune hori, mendeetan zehar, bi erresumen arteko gatazka iturri izan da. Bernedo 1025. urterako agertzen da Donemiliaga Kukulako Rejaren agirietan. Erdi Aroan, gaztelua eta dorre almenaduna zeuzkan gotorleku harresitua izan zen. Nafarroako errege Antso Jakitunak foruak eman zizkion eta hiribildu izendatu zuen 1182. urtean. Hiru mendetan zehar, Nafarroako Erresumakoa izan zen. Gaztelako Koroak 1476. urtean bereganatu zuen, eta Errege-erregina Katolikoek Gasteizko hiriari atxiki zioten 1490. urtean. Bernedo izan zen Arabarekin bat egin zuen azken herria. Gaur egun, kontzeju gisa antolatutako 11 herrik osatzen dute udalerria.

Herrixkak:

· Angostina: Altitudea: 773 m. Biztanleak: 16.
Historia: Kontzeju hau Ega ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Nafarroako mugan. Inguruetan Cividad izeneko erromatar herri baten aztarnak daude.
Ondarea: Santa Kolomaren parrokia eliza. Eliz atariak erdi-puntuko bi arku ditu. Fabrika XVI. mendetik XVII. mendera bitartekoa da, gutxi gorabehera. Gurutze latindarreko oinplanoa du, abside poligonalekoa, eta nabeak hiru atal dauzka. Erretaula Behe Errenazimentukoa da, XVII. mendearen hasierakoa. San Bartolomeren baseliza gorde da. XIII. mendekoa da, eta XVII. mendeko erretaula du. Cividad erromatar herriko inskripziodun hilarriak erabili zituzten baseliza eraikitzeko.
Jaiak: abuztuaren 24an, San Bartolomeren ohoretan.
· Arluzea: Altitudea: 774 m. Biztanleak: 27.
Historia: Kontzeju hau Molino ibaiaren urertzean dago. Kokaleku estrategikoa zuenez, Nafarroako Erresumako hiribildu eta gotorleku garrantzitsua izan zen Erdi Aroan. Erdi Aroko trazaduraren aztarnak geratzen dira. Udalerri bereizia izan zen 1963. urtera arte; orduan, ondoko Markinez udalerriarekin bat egin zuen, eta Arluzea-Markinez udalerria sortu zuten. Azken hori Bernedoko udalerrian sartuko zen geroago. Herriko barrutiaren zati bat Izkiko Parke Naturalaren barruan dago.
Ondarea: Arluzeako San Martinen eliza. Egitura konplexua du, tenpluaren aldiak bata bestearen gainean dituena. Lehen aldia XIII. mendekoa da, eta erromaniko berantiarreko osagai batzuk gorde ditu. Horren gainean beste batzuk daude, hurrengo mendeetakoak, estilo gotiko, errenazentista eta barrokokoak; dena den, erromaniko-gotikoa da nagusi.
Jaiak: ekainaren 24an, San Joan egunean.
· Bernedo: Altitudea: 709 m. Biztanleak: 214.
Historia: Kontzeju hau gaztelua eta dorre almenaduna zeuzkan gotorleku harresitua izan zen. Nafarroako errege Antso Jakitunak foruak eman zizkion eta hiribildu izendatu zuen 1182. urtean. Hiru mendetan zehar, Nafarroako Erresumakoa izan zen. Gaztelako Koroak 1476. urtean bereganatu zuten Bernedo, eta Errege-erregina Katolikoek Gasteizko hiriari atxiki zioten 1490. urtean. Arteak XV. eta XVI. mendeetan izan zuen une gorena Bernedon, eta horren erakusgarri ona da parrokia eliza. Herritik hegoaldera, haitz batean, Erdi Aroko gaztelu baten hondakinak daude; XVI. mendean bertan behera utzi zuten. Bernedo harresiz inguratuta egon zen. Gaur egun dorre baten eta horma atalen zati bat baino ez da geratzen.
Ondarea: Andre Mariaren Jaiotzaren eliza. Eliz ataria XVII.-XVIII. mendeetakoa da, gutxi gorabehera, eta erdi-puntuko arku handi bat du. Ataria (XIII. mendekoa) erromanikotik gotikorako trantsizioaldikoa da. Fabrika XVI. mendekoa da, XVII. eta XIX. mendeetan sendotutakoa. Erretaula nagusi barrokoa XVII. mendekoa da. Okongo Andre Mariaren baseliza. Benerazio handia erakusten zaie erromesaldi ugaritan. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, eta Andre Maria titularraren irudia, XIII. edo XIV. mendekoa. Santa Teresaren baseliza: Parrokiatik hurbil dago. Fabrikako kanpo harrietan esaldiak daude. Santa titularraren tailua XVII. mendekoa da; San Pedroren baseliza, Bernedok, Lagranek eta Villaverdek modu erkidean dutena. Eliz ataria ateburuduna da, eta apaindura geometrikoa du. Fabrika XVI. mendekoa da; San Tirsoren baseliza izandakoa, haitzean zulatua.
Jaiak: irailaren 8an, Santa Mariaren ohoretan. Erromesaldi bat egiten da Okongo baselizara.
· Durruma Kanpezu/San Roman de Campezo: Altitudea: 836 m. Biztanleak: 32. Kontzeju honek Historiaurreko aztarnak gorde ditu bere lurretan, hala nola “Mairuen despentsa” kobazuloko Eneolito-Brontzeko aztarnategia eta “Mairuen sukaldea” kobako Brontze Aroko aztarnategia (koba horretan San Erromanen baseliza dago). Portillo de la Casetako herri gotortuan kultura segida hau ageri da: Burdin Aroa I, Burdin Aroa II eta Goi Erdi Aroa. Durruma Nafarroako Erresumakoa izan zen 1200. urtera arte, eta Lizarrako Merindadearen mugaldeko gotorleku garrantzitsua izan zen. San Román de Campezu izenaz agertzen da 1257ko agiri batean. Nafarroa eta Gaztelaren arteko 1373ko gerran, Nafarroako Karlos II.a Durrumako gotorlekuaz jabetu zen, baina itzuli egin zuen haren seme Karlos III.a Gaztelako Leonorrekin ezkondu zenean.
Ondarea: Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia eliza. Jatorrizko eraikuntza erromanikoa zen, eta XVI. mendearen bukaeran sendotu egin zuten. Aurrealdean lehen eraikuntzaren aztarnak ikusten dira. Garai hartako hondarren artean daude iparraldeko horma apaintzen duten harburu leunak, horma hori osorik erromanikoa baita, beste osagai batzuez gain. Oinplanoa laukizuzena eta nabe bakarrekoa da. Alboko kaperak eta abside poligonala dauzka. Erdiko erretaula rococoa da. San Mikelen baseliza: aro neoklasikokoa; Santutxuko Kristo Santuaren baseliza: eraikuntza modernoa da.
Jaiak: irailaren 29an, San Mikelen ohoretan.
· Markinez: Altitudea: 692 m. Biztanleak: 64.
Historia: Kontzeju honetako lurrak Uda ibaiaren adarra den Molino errekak bustitzen ditu. Marquina de Iuso gisa ageri da 1025eko agiri batean; Marquiniz izenaz 1257an; eta Marquina de Abajo gisa XVIII. mendean. Oso antzinako herria da, Donemiliaga Kukulako Katalogoan aipaturik baitago. Garai hartan bi herri zeuden Markinezek hartzen duen tokian: Markinagoien eta Markinabarren. Herriko Santa Leokadiako koba artifizialean, elizaren atzean, behe erliebe bat dago. Llanos arkeologoaren arabera, erliebe horretan Epona jainkosa zeltikoa irudikatzen da, izaki erregutzaile bat gurtzen ari zaiola.
Ondarea: Plazan, XVII. mendearen amaierako oinetxe bat, Samaniego leinuaren armarriarekin. Herriko azken jaunak izan ziren Alava- Eskibeldarren jauregiaren hondakinak. XVIII. mendeko Kontzeju Etxea, garai bateko udaletxea, Gaztela- Leongo armarria duena. Elizaren ondoan, Gauna leinuaren armarria duen oinetxe bat. Santa Eulaliaren parrokia eliza. Fabrika XVI. mendekoa da, eta oinplano laukizuzena du; bi ataleko nabea. Erretaula nagusia Santa Eulaliari eskainita dago, eta Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan gordetzen dute. XVI. mendeko lan errenazentista da. Erdi Aroko bataiarria gorde da. San Joanen baseliza: erromanikoa da, eta 1226an eraiki zuten, gorde den testu zizelkatu baten arabera; Beolarrako Andre Mariaren baseliza: fabrika Erdi Arokoa da, XIII. mende aurreratukoa. Beolarrako Andre Mariaren irudia, “Andra Mari” motakoa.
Jaiak: Igokundearen ohoretan. Azken urteetan ekainean ospatzen ari dira.
· Navarrete: Altitudea: 695 m. Biztanleak: 55.
Historia: Kontzeju hau Martinzabal mendiaren hegalean dago. Nabarrete gisa ageri da 1642ko agiri batean, eta Nafarrete gisa 1770. urtean. Navarretejo esaten zioten 1556an, eta Bernedoren barruan zegoen.
Ondarea: Gune historikoan Barrenkaleko etxe armarridunak nabarmendu behar dira: Garcia Mayoraldarren oinetxea, Resinestarrena eta Lasagarrena. San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza. Harlangaitzez egina dago. Landatar estiloko dorrea du, oinplano karratukoa. Tenplua nabe bakarrekoa da, eta alboetan kapera bana du. Estilo gotikoko izar gangak ditu estalki. Erdiko erretaula barrokoa da, XVII. mendekoa.
Jaiak: ekainaren 24an, San Joanen ohoretan.
· Okina: Altitudea: 794 m. Biztanleak: 23.
Historia: Kontzeju hau mendi artean sartuta dago: La Pikota, Zalmendia, La Mojonera, La Sima, Txangurro eta La Majada mendiak ditu inguruan. Donemiliagako Kukulako Rejan Okina gisa agertu zen 1025. urtean; Oquia gisa1257an; eta Oquina izenaz 1258an. 1913. urtean tumulu dolmeniko bat aurkitu zuten Okinan, eta bertan giza hezurrak, zeramika puskak eta gezi puntak.
Ondarea: Jasokundearen parrokia eliza. Jatorriz, Erdi Arokoa da, eta garai hartako aztarna batzuk geratu dira bi leihate gotikotan eta XIII. mendeko atari protogotikoan. Erretaula nagusia berregin egin zuten XVIII. mendean, baina aurrekoaren osagaiak gordetzen ditu. Kalbarioko multzoa nabarmentzen da, bereziki.
Jaiak: uztailaren 10ean, San Kristobalen ohoretan.
· Quintana: Altitudea: 739 m. Biztanleak: 29. Kontzeju hau Barranco Grande errekaren urertzean dago. Barranco Grande Quintana errekaren adarra da; azken horrek Ega ibaian isurtzen ditu urak.
Ondarea: Kintanako benta. XVI. mendean ere ezaguna zen, gune nagusia baitzen Araba eta Gipuzkoa Errioxarekin lotzen zituen «Mandazainen bidea» izeneko errege bidean. Benta harrizko eraikin handi bat da, eta barruko egitura haritz egurrezkoa dauka. Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia eliza. XVI. mendean eraikitako eraikin handi bat da. Landatar estiloko dorre karratua du, kanpaientzako erdipuntuko hiru arku dituena. Eliz ataria erdi-puntuko bi arkuk irekitzen dute. Atariak arku eskartzanoa du. San Andresen baseliza: XVIII. mendean eraiki zuten, eta barruan, aldare barroko batean, San Andresen irudiaz gain, San Joanena eta San Sebastianena ere gurtzen dira; Sortzez Garbiaren baseliza: XVII. mendearen hasierakoa da, eta Andre Mari Sortzez Garbiaren bi irudi dauzka barruan.
Jaiak: uztailaren 8an, San Andresen ohoretan.
· Urarte: Altitudea: 648 m. Biztanleak: 31.
Historia: Kontzeju hau Barlas mendiaren (740 m) oinean dago. Donemiliaga Kukulako Kodizeko agiri batean Uarte gisa ageri da; Urart gisa 1257an eta Urat izenaz 1258an. Alfontso X.aren eta Arabako kofradien arteko hitzarmenean aipatuta ageri da, 1218. urtean. Urarteko kontzejuan hainbat koba artifizial ikertu dira: San Kristobalen, Bentako amildegian, Eskorreranan (lau koba) eta La Lucia errekaren sakonunean (San Salbatore izeneko kobak). Bisigodoen menderaldikoak dira batzuen iritziz, baina beste batzuek epibisigotikoak direla uste dute.
Ondarea: Jasokundearen parrokia eliza. XVIII. mendearen erdialdeko eliz ataria du. XIII. mendeko ataria. Fabrika XIII. mendekoa da eta oinplano laukizuzena du. Gangaz estaliriko hiru ataleko nabea dauka. Gangak nerbiodunak dira eta pilare faszikulatuetan bermatuta daude. Errenazimentuko erretaula ona du, XVI.-XVII. mendeetakoa. Larrauriko Andre Mariaren baseliza. XVIII. mendeko erretaula du.
Jaiak: abuztuaren 15ean, Jasokundeko Andre Mariaren ohoretan.
· Urturi: Altitudea: 775 m. Biztanleak: 75.
Historia: Kontzeju hau Hurtuguri gisa ageri da 1193ko agiri batean; Fortuuri gisa 1257ean eta Horturi izenaz 1642. urtean. Naiarako Andre Mariaren monasterioak jabetzak izan zituen herri honetan. Gaztelako Alfontxo X.ak Korresi eman zion foruan aipaturik ageri da 1256. urtean. Salinasko Etxearena izan zen, eta gero Arabako Jaurerrikoa, XVI. mendean. Geroago, Markinez eta Quintanaren Ermandadean sartu zen XVIII. mendean. Markinezetik bereizi gabe iraun zuen 1786. urtera arte. Urte hartan banandu eta herri bereizi gisa geratu zen.
Ondarea: Hirutasun Santuaren parrokia eliza. Fabrika XVI. mende aurreratukoa da. Gurutze latindarreko oinplanoa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa; bankuak hiru kaleko bi gorputz eta goialdea dauzka.
Jaiak: uztailaren 22an, Santa Maria Magdalenaren ohoretan.
· Villafria: Altitudea: 719 m. Biztanleak: 23.
Historia: Kontzeju hau ibar batean dago kokatuta, eta Villafria gisa ageri da 1257ko agiri batean. Donemiliaga Kukulako Kartularioaren arabera, XI. mendearen amaierarako existitzen zen. Villafria Nafarroako Erresumakoa izan zen 1463. urtera arte.
Ondarea: Santa Eufemiaren parrokia eliza. Eraikinak egitura errenazentista du. Eliz atariko sarrera arku barrekoa da. San Pedroren baseliza. Modu erkidean du Lagrango Villaverderekin batera. Bien arteko muga markatzen du. Bietako bizilagunak joaten dira erromesaldian santu titularraren egunean, ekainaren 29an.
Jaiak: irailaren 16an, Santa Eufemiaren ohoretan.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«