Casas Rurales con encanto en Kampezu

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Kampezu, Alava, España

Informazio orokorra:

Kanpezu/Campezo udalerria. Azalera: 85,36 Km². Biztanleak: 1109.
Kanpezuko udalerria mendiz inguratuta dago: Kodes mendilerroa, Hornillo, San Kristobal eta Lokiz mendilerroa. Bertako basoetan zuhaitz bereziak, pagoak, erkametzak eta haritzak daude, bai eta antzinako monasterioen hondarrak ere, ezkutaturik, hala nola Pierolako San Joanen komentua, errotak eta baseliza ugari.
Kanpezuko ondareak eliza eta baseliza asko ditu; nabarmentzekoa da Andre Mariaren Jasokundearen parrokia eliza, Euskadiko Monumentu Historiko izendatua. Ondarearen barruan garrantzi handikoa da Antoñanako hiribildua ere, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua. Zalantzarik gabe, Kanpezuko udalerria toki ezin hobea da izadia, aire zabaleko kirolak eta bertako herrien eta jendeen historia eta kultura gozatzeko.

Herrixkak:

· Antoñana: Altitudea: 607 m. Biztanleak: 131.
Historia: Kontzeju hau Erdi Aroko herri harresitua da; muino batean dago, antzinako gotorleku baten gainean. Historiaurretik, abeltzaintzan aritzen ziren nomadak bizi izan ziren Antoñanan. Nafarroako eta Gaztelako erresumen artean lehia handia egon zen hiria eskuratzearren. Nafarroako errege Antso Jakitunak harresitu egin zuen, eta 1182. urtean foruak eman zizkion. Antoñana Nafarroakoa izan zen 1200. urtera arte; orduan, Gaztelako Koroak bereganatu zuen.
Ondarea: Hurtado Mendoza leinuaren dorretxea (XIII. mendekoa) eta Elortzarren jauretxe dorreduna (XVI. mendekoa). Gorde den Erdi Aroko ate bakarra hegoaldean dago, eta harresi-dorre biribila, mendebaldean. Antoñanako hiria Euskadiko Monumentu Nazionala da. San Bizente Martiriaren eliza. Antzinako gotorleku elizaren zimenduen gainean eraiki zuten. Gurutze latindarreko oinplanoa du. Dorrea neoklasikoa da, eta oinplano karratua du. Erdiko erretaula rococoa da, XVIII. mendekoa, eta toki nagusian San Bizente Martiriaren irudi bat dauka.
Jaiak: San Mateoren ohoretan, irailean.
· Bujanda: Altitudea: 615 m. Biztanleak: 17.
Historia: Kontzeju hau Muela, Peña del Castillo eta Soila mendiek eratutako sakanean dago. Buszanda izenaz agertu zen 1071. urtean. Historian izandako iraganaren erakusgarri dira hango etxe armarridunak. Besteak beste Sagasti eta Arrieta leinuen armarriak dituzte ikusgai.
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokia eliza. Oinplano laukizuzena du, lau ataletan banaturik, ganga nerbioduna duela estalki. Litekeena da lehen atala eta presbiterioa, arku toral zorrotza duena, jatorrizko elizaren aztarnak izatea. Eliz atariak erdi-puntuko arku bat du, burdina forjatuzko sare batez itxia. Atariak arku zorrotz eta bikoiztua du, XIII. mendekoa. Dorre barrokoa XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki zuten.
Jaiak: urriaren 14tik hurbilen egokitzen den asteburuan; uztaileko lehen asteburuan, San Faustoko erromesaldia.
· Orbiso: Altitudea: 588 m. Biztanleak: 77.
Historia: Kontzeju hau Somorredondotik hegoaldera dago, Istora ibaia igarotzen den mehargunearen gerizpean. Erromatarren garaian eta, gero, Erdi Aroan, Nafarroatik Lautadara eta itsaso aldera zihoazenen igarobide izan zen. Goraldia XVI. mendetik XIX. mendera bitartean izan zuen. Santikurutze Kanpezuko herria zen Orbiso, baina 1735. urtean hiribildu bihurtu eta Mendozarren agintepeko izatera igaro zen. Herriko etxe gehienak XVI. mendekoak dira, eta armarriak dituzte: Ochoa Alda, Arroniz, Joan Fernandez Gazeo, eta Garcia Gastones.
Ondarea: San Andresen parrokia eliza. Errenazentista da, XVI. mendekoa. Oinplanoa laukizuzena da, eta ganga nerbioduna du. Erdiko erretaula, errenazentista; toki nagusian dago San Andres santu titularra, San Joan eta San Elias albo banatan dituela.
Jaiak: ekaineko lehen asteburuan; abuztuan, Urbisu Euskaraz.
· Oteo: Altitudea: 687 m. Biztanleak: 23.
Historia: Kontzeju hau Haranaren eta Kanpezuko ibarraren artean dago. Ibar batetik bestera zihoazen pertsona eta salgaiak kontrolatzeko igarobide gisa sortu zuten Oteo. Hainbat gauza gorde dira historian izandako iraganetik: etxaurreetako armarriak, erdi-puntuko arkua duten ateak eta leiho gotikoak, hala nola Ruiz Alda leinuarenak.
Ondarea: San Mamesen parrokia etxea. XVI. mendean eraiki zuten, eta areto erako oinplanoa du. Alboetako bi kaperek gurutze latindarreko itxura ematen diote. Kanpoaldean Erdi Aroko, XIII. mendeko, tenpluaren aztarnak daude ikusgai. Erdiko erretaula XVI. mendekoa da. Muino batean San Joanen baseliza dago; mendian, San Kristobalen baseliza.
Jaiak: abuztuaren erdialdean.
· Santikurutze Kanpezu/Santa Cruz de Campezo: Altitudea: 578 m. Biztanleak: 861.
Historia: Kontzeju hau Kodes mendilerroaren hegalean dago. Erromatar historialarien arabera, Kanpezuko lurraldean barduliarren euskal tribua bizi zen Kristo aurreko hemezortzigarren urtean. 823. urtean Abd-Al-Karin arabiar jeneralak ibarra suntsitu zuen; Gaztelako Alfontso VI.aren erregealdian berreraiki zen. XII. mendean hiria gotorlekua zen eta harresiturik zegoen. Alfontso Borrokalariak Marañon herriari 1130. urtean eman zion foruan aipatzen da. Santikurutze Kanpezu Nafarroakoa izan zen 1200. urtera arte; orduan, Gaztelako Alfontso VII.ak konkistatu zuen. Gaztelako errege Alfontso X.a Jakitunak foruak eman zizkion 1256. urtean. Napoleonen aurkako gerran, garrantzizko gudua gertatu zen Santikurutze Kanpezun ingelesen eta frantsesen artean 1812ko maiatzaren 13an. Errepresalia modura, frantsesek Ibernaloko baseliza erre zuten.
Ondarea: Antzinako etxeen artean, Uriarte, Diaz Antoñana eta Estenegarrenak nabarmendu behar dira. Andre Mariaren Jasokundearen parrokia eliza. Euskadiko Monumentu Historikoa da. Atariaren apaingarri, ojiba arku bat dago, sei baketoi-paretan bermatuta. Baketoien kapiteletan Hileta Santuaren, San Joanen eta Andre Maria Magdalenaren erliebeak daude, emakume santuak hondoan direla. Erdi-puntuko bi arku dira eliz atari itxirako sarrera. Bertan beste atari bat dago, XIII. mendekoa, Pietatearen erliebeak dituena. Tenplua gotikoa da, XIV. mendekoa. Erretaula nagusia, XVII. mendekoa. Erdian, Andre Mariaren Jasokundearen tailu bikaina dauka. Presbiterioan, eskuinaldean, San Sebastiani eskainitako aldarea eta Fernan Ruiz Gaonaren hilobi gotikoa, txakurra oinetan duela. Korua errenazentistagotikoa da, XVI. mendekoa.
Jaiak: irailaren lehen asteburuan.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«