Casas Rurales con encanto en Zigoitia

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Zigoitia, Alava, España

Informazio orokorra:

Zigoitia udalerria. Azalera: 102,07 Km². Biztanleak: 1590.
Gorbeia inguruko eskualdean dago, eta haren hego hegaletan zabaltzen da; gora eta behera ugariko lurrak dira: hego aldera egin ahala behera egiten dute eta gero berriz gora Arrato mendilerroan. Zigoitiko iparralde osoa Gorbeia mendiguneak (1457 m) eta gailur askok hartzen dute. Gailurren artean honakoak nabarmentzen dira: Arroriano (1339 m), Azero (967 m), Oketa (1020 m), Korroskibilla (841 m) eta Korraleta (692 m). Hegoalderantz altuerak jaisten doaz eta Zigotiko erdialdean Gonga (1057 m), Larras (619 m), Ondategi (458 m), Dehesa (681 m) eta Eribe (694 m) nabarmentzen dira. Zeharka dagoen Zuiako harana igarotzean, lurrak gora egiten du berriz, Arrato mendilerroan gora: Arkimelo (885 m) eta Amaritu (787 m) gailurrak nabarmentzen dira.
Ibai eta erreka nagusiak multzo bitan daude. Lehen multzoa Urkiola ibaira doa, eta Zubizola nabarmentzen da. Bigarren multzoan dago Zadorraren adarra den Zaia ibaiaren sorburua. Gorbeiatik jaisten diren zenbait errekak osatzen dute, eta horien artean Zubialde, Amezua eta Asunkorta nabarmentzen dira.
Inguruaren topografia malkartsuak ez du biderik ematen lurra behar bezala ustiatzeko, eta laboreen ekoizpena nabarmentzen da. Aitzitik, berezko larre eta bazka lekuek abeltzaintzaren goraldia izan dute azken urteotan. Batez ere behiak dira, eta azken hamarkadetan asko ugaldu dira.
Zigoitia 16 kontzejuk osatzen dute.

Historia:

1025eko Donemiliaga Kukulako Rejan Zuffia de Suso eta Zuffia de Iusso aipatzen dira, biak Dibinako herrixkakoak. Osinganingo herrixkan Zuhiabarrutia zegoela ere aipatzen da. Ondorengo mendeetan Zuhigutia (1233), Çoygoitia (1257) eta Zuigotia (1338) izenez dago jasota, 1457an Cigoitia izenez agertu arte.

Herrixkak:

· Apodaka: Altitudea: 550 m. Biztanleak: 154.
Historia: Kontzeju hau haitz batean dago, Zaia ibaiaren ezkerreko ertzean. Antzina Dibinako Konderrikoa izan zen. Konderria Gasteiztik iparmendebaldera zegoen eta Arrato mendilerroraino hartzen zuen; hori dela eta Okoiztako eranskinean (975) eta 1025eko Donemiliaga Kukulako Rejan aipatzen da. Jaurerri lekua zen, Zigoitiko Ermandadearena.
Ondarea: Maizterraren etxea interesgarria da; apainketa mudejarraren antz apur bat dauka. Teilatupeko oinplanoa lau ataletan ixten da eta, fatxadan, zeramika eta adreiluzko osagaiek ixten dute. San Martinen parrokia elizak XVI. mendeko atari errenazentista dauka. Erdi-puntuko arkuko ate apaindua. Arku arteetan, San Pedro eta San Pauloren erliebeak. Taulamenduaren gainean frontoi triangeluarra eta San Martinen erliebea. Erretaula nagusia rococoa da, XVIII. mendekoa. Askoako Andre Mariaren baselizaren inguruan herri baten hondakinak aurkitu zituzten. Ustez zaldun tenplarioena zen herria, Maltako San Joanen ordenakoa baitzen.
Jaiak: azaroaren 11 (San Martin).
· Berrikano: Altitudea: 593 m. Biztanleak: 107.
Kontzeju hau Zaia ibaiaren ezkerrean dago, Mendozako lurretan.
Ondarea: Jaiotzaren parrokia elizak arku zorrotzeko ataria dauka. XIII. mendeko fabrika protogotikoa XVI. mendean handitu zuten, buruan alboetako kapera bi jarriz. Jatorrizko oinplanoa angeluzuzena zen eta buru zuzena zeukan. Hiru ataleko nabea. Ekialdean, bi arkibolta dauzkan erdi-puntuko leihate erromanikoa. Erretaula nagusi barrokoa, rococoa, XVIII. mendekoa.
Jaiak: irailean (“Oilar nagusiaren irrintzia”), Andre Mariaren Jaiotza.
· Buruaga: Altitudea: 609 m. Biztanleak: 46.
Historia: Kontzeju hau Gorbeia mendiaren ondoan dago. Zigoitiko Ermandadekoa izan zen.
Ondarea: San Estebanenen parrokia eliza. XII. mendeko jatorrizko tenplu erromanikoa, XVI. eko parrokiari iparraldetik erantsia. Hiru ataleko nabea. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, Behe Errenazimendukoa. Bi gorputzeko dorrea. Seme ospetsuak: Pedro Ruiz Erentxun, XVIII. mendeko zurgina.
Jaiak: irailean.
· Eribe: Altitudea: 640 m. Biztanleak: 69.
Historia: Kontzeju hau 1257ko agiri batean agertzen da Ereybe izenaz eta 1294an Hereydee izenaz.
Ondarea: San Martinen parrokia elizak arku zorrotzeko ataria dauka, eta antzinako burdineria duen atea. XV. mendeko oinplano angeluzuzeneko fabrika; XVI. mendearen azken aldeko nabea; buru zuzena, nabea baino estuagoa. XVI. mendeko leihateak arku apur bat zorrotza eta giza aurpegia daukan Erdi Aroko mentsula dauzka. Erretaula nagusi barrokoa, XVII. eta XVIII. mendeetakoa. Erdi Aroko bataiarria.
Jaiak: azaroaren 11 (San Martin).
· Etxabarri Ibiña: Altitudea: 560 m. Biztanleak: 341.
Historia: Kontzeju hau Echavarri-Divina izenaz aipatzen da 1257ko agirian; Chavari izenez 1258an; Echaverre de viña 1294an; Chavarri 1537an.
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokiak XV. mendeko fabrika dauka. Nabe nagusiak buru oktogonala, presbiterioa eta bi ataleko nabea dauzka. XVII. mendeko erretaula nagusia. Alboko nabeko erretaula nagusia, barrokoa. Erretaula horretatik eramandako zurezko irudi bat dago Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan: Erdi Arokoa da, XIII. mendeko “Andra Mari” gotikoa. San Estebanen baseliza. Kanpoko itxura etxe gotor beheratu batena da. Kupula petxinen gainean. Erretaulak zutabe jaspeztatuak eta frontoi triangeluarra dauzka. XVIII. mendeko irudiak.
Jaiak: abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea).
· Etxaguen: Altitudea: 645 m. Biztanleak: 75.
Historia: Kontzeju hau Zubialde ibaiaren ezkerreko ertzean dago. 1062ko agiri batean Eggagoyen izenaz aipatzen da; Eggagolen 1067an; Echagoyen 1257an eta 1294an. J. M. Barandiaranek herri horretako zenbait sinesmen, ipuin eta kondaira bildu zituen, hala nola “Errana ta amagiarraba”.
Ondarea: San Agustinen parrokia eliza ia osorik berreraiki zen XX. mendeko bosgarren hamarkadan, 1936an bonbardatu egin baitzuten. Aurreko eraikinaren aztarna gutxi gorde ditu, bereziki ataria, XVI. mendekoa. Dorrea, jatorrizko parrokiarena, karratua eta hiru atalekoa da.
Jaiak: abuztuaren 28a (San Agustin).
· Gopegi: Altitudea: 602 m. Biztanleak: 190.
Historia: Kontzeju hau Zubialde ibaiak zeharkatzen duen haranean dago. 1257ko agiri batean Hopegui izenaz agertzen da eta 1294an Gopehegui izenez.
Ondarea: “Goikoetxea” edo “Goikolea” dorretxea XVI-XVII. mendeetakoa da eta defentsarako zen itxura dauka. Oinplanoa, ia karratua 12 m garai bere lau solairuekin. Hormak metro bat lodi dira. Baoak, dinteldunak. Zarate-Egiluztarren armarria. Jasokundearen parrokia elizak erdi-puntuko arkudun ataria dauka, XVI. mendekoa; atariak aingeru eta deabru bana irudikatzen ditu. Fabrika bi garaitakoa, nabea Erdi Arokoa, eta burua XVI. mendekoa, nabea baino zabalagoa. Erdi Arokoa da nabea, eta aro horretako margolan geometrikoak dauzka. Gezileihoak. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da; sagrarioa eta bankua, lehenagokoak.
Jaiak: abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea).
· Larrinoa: Altitudea: 595 m. Biztanleak: 11.
Historia: Muino baten magalean dago, Zubialde ibaiaren eskuineko ertzean. 1257ko agiri batean Larrinoa izenaz agertzen da; Larrinua 1294an; Larrenoa 1537an; Larrinua 1769an. Seme ospetsuak: Juan Alava, Errenazimenduko artista handia, arkitektoa eta eskultorea. 1537an hil zen.
· Letona: Altitudea: 595 m. Biztanleak: 11.
Historia: Herri hau Armikelo mendiaren oinean dago, Zaia ibaiaren eskuineko ertzean. 871ko agiri batean Letonnu izenaz agertzen da; Letona 1257an.
Ondarea: Historiaurreko aztarnategia dago Kurtzebideko tumuluan. Bertan giza irudiz zizelkatutako hezurren aztarnak aurkitu dira. Letonarren dorretxea XVI. mendearen azken aldekoa da eta ez zen defentsarako. Ate, balkoi eta leiho dinteldunak; gezileihoa, armarri barrokoa. San Andresen elizak XVI. mendeko ataria dauka. Fabrika barroko berantiarrekoa, eta Erdi Aroko tenpluaren hondarrak. Oinplanoa angeluzuzena, gurutze latindarraren itxurakoa. Erdi Aroko tenpluaren aztarnak: ojiba arkuaren eta estalkiaren aztarnak eta harburuak. Erretaula nagusia XVII. mendearen hasierakoa eta XIX. mendearen erdialdekoa. San Viktor edo San Vitoresen baseliza. Bertan egon zen XII. mendetik agirietan jasota dagoen Zaitegi gaztelua.
· Manurga: Altitudea: 659 m. Biztanleak: 71.
Historia: Kontzeju hau Zadorrara isurtzen diren zenbait errekak zeharkatzen dute. 1257ko agiri batean Maurga izenaz aipatzen da.
Ondarea: Elexalde edo Gazteluko dorrea Zaratetarren leinuarena da eta Iturritxaga auzoan dago; dorre hexagonal horren zenbait hormatal, leiho eta gezileiho geratu dira. Martinez Murgiarren jauregia oinplano karratukoa da eta solairu bi, ganbara eta lau isuriko estalkia dauzka. Hurtado Mendozarren etxea, XVII. mendekoa, eta Galindez Terrerostarren armarriak dauzkan Leinu etxea, XVII.ekoa. San Martinen parrokia elizak XVIII. mendeko harlanduzko elizate neoklasikoa dauka, erdi-puntuko zortzi arkukoa. Fabrika XVI.ekoa da eta gurutze latindarreko oinplanoa dauka. Erretaula nagusi barrokoa dauka, XVII. mendekoa. Elizbarrutiaren aretoetan daude parrokia horretako hainbat artelan: XIV. mendeko Andra Mari bat; Santa Luziaren irudia, manierista, XVI. mendearen azken aldekoa; Ecce Homoren mihisea, XVI.ekoa, manierista; bolizko gurutziltzatu bi, filipinarrak, bata XVII. mendekoa eta bestea XVIII.ekoa. San Bartolomeren baseliza eraikin angeluzuzena da eta XVII. mendeko erretaula barrokoa dauka.
Jaiak: Manurgako inauteriak eta haien ostegun Larderoa dira ezagunak.

· Mendarozketa: Altitudea: 561 m. Biztanleak: 48.
Historia: Kontzeju hau 1257ko agiri batean agertzen da Medasqueta izenaz eta 1294an Mendarozqueta izenaz.
Ondarea: San Joan Ebanjelariaren parrokia elizak XVI. mendeko fabrika eta Erdi Aroko tenpluaren aztarnak dauzka. Gurutze latindarreko oinplanoa. Erretaula nagusi barrokoa, churriguereskoa, XVII. mendekoa. Horma hobi nagusiak San Joan Ebanjelariaren irudi barrokoa dauka. Sortzez Garbiaren baselizak titularraren XVI. mendeko irudi bat dauka erretaulan.
· Murua: Altitudea: 607 m. Biztanleak: 142.
Historia: Kontzeju hau Zubialde ibaiak zeharkatzen duen haranean dago. 1257ko agiri batean eta 1294ko beste batean Murua izenaz agertzen da.
Ondarea: San Andresen parrokia eliza San Antonioren baseliza zen; parrokia bezala prestatu zuten XX. mendeko seigarren hamarkadan, 1936an suntsitua izan baitzen. Elizpea isuri bakarreko teilatuak estaltzen du. Erdi-puntuko arkuko ataria. Fabrika angeluzuzenak presbiterioa eta nabe bakarra dauzka. Santa Garaziren baselizak buru poligonala dauka.
Jaiak: azaroaren 30a (San Martin).
· Okoizta/Acosta: Altitudea: 633 m. Biztanleak: 68
Historia: Kontzeju hau Gorbeia mendigunearen ondoan dago, eta Erdi Aroko agirietan San Vicente de Ozcoitia izenaz agertzen da. San Vicente de Acosta izeneko monasterioa egon zen bertan Erdi Aroan.
Ondarea: San Bizenteren elizak erdi-puntuko ataria dauka; oinplano angeluzuzeneko fabrika gotikoak buru zuzena dauka; nabea hiru atalekoa da. XIX. mendean fabrikari berdingida egin zitzaion, eta parpain arkuen zurkaitzak pilastra neoklasikoen azpian ezkutatu ziren.
Seme ospetsuak: Manuel Vasco, XIX. mendeko margolari eta urreztatzailea. Jaiak: urtarrilean.
· Olano: Altitudea: 594 m. Biztanleak: 23.
Historia: Kontzeju hau sakonune batean dago, Arrato mendilerroaren ondoan. 1257ko agiri batean Olano izenaz aipatzen da.
Ondarea: San Bartolomeren parrokia elizak XIII. mendeko Erdi Aroko fabrika dauka. Oinplano angeluzuzena. Leihate erromanikoak. XVI. mendeko erretaula nagusia, gotiko berantiarrekoa. Erdi Aroko bataiarriak kopa handi bat dauka, irudi geometrikoz, giza irudi otoizgile batez eta bi arrain estilizatuz apaindua.
· Ondategi: Altitudea: 600 m. Biztanleak: 130.
Historia: Kontzeju hau mendi mazela batean dago, Zubialde ibaiaren eskuineko ertzean. Zigoitiko hiriburua izan zen XIX. mendearen lehen herena arte; orduan Gopegi bihurtu zen hiriburu. 1257ko agiri batean Ondategui izenaz agertzen da; Hondategui izenaz 1294an.
Ondarea: San Laurendiren parrokia elizak XVI. mendeko elizpea dauka. XIII. mendeko erdi-puntuko arkuko ataria. Fabrika bi garaitakoa da: nabea Erdi Arokoa eta gainontzekoa XVII. mendekoa. Erretaula nagusi barrokoa, XVIII.ekoa. Dorre karratua. Teparuako Santa Luziaren baseliza. Atari dintelduna. XVII. mendeko fabrika. Erretaula nagusi barrokoa, XVIII.ekoa. Gorputz nagusian Santa Luziaren tailu barrokoa.
· Zaitegi: Altitudea: 590 m. Biztanleak: 39.
Historia: Kontzeju hau Aiurdin mendatearen hasieran dago. 1257ko agiri batean Çahitegui izena jasotzen da, 1294an Çahytagin. Historian 1179ko bakeaz geroztik agertzen da; bertan Antso Jakitunak lurrak lagatzea aurreikusi zuen, erresuma osorik menderatzeko.
Ondarea: Jasokundearen parrokia elizak arku zorrotzeko ataria dauka. Erretaula nagusia bi garaitakoa da: XVI. mendekoa eta XVIII.aren azken aldekoa. Jasokunde koroatuaren irudi barrokoa, XVIII. mendekoa. XVI. mendeko korua. San Viktor edo San Vitoresen baseliza zurezko eta adreiluzko egitura duen etxea da.
Jaiak: abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea).
· Zestafe: Altitudea: 641 m. Biztanleak: 38.
Historia: Kontzeju hau Gorbeia mendiaren isurialdeetako batean dago, Zubialde ibaiaren eskuinean. Zestafeko eliza 871. urteko agiri batean aipatzen da; haren bidez Okoiztako San Bizenteren monasterioari eman zitzaion. Gero Errioxako Donemiliagaren monasterioaren eskuetara pasa zen.
Ondarea: San Nikolasen elizak XIII. mendeko atari erromanikoa dauka. XIII. mendeko fabrikak oinplano angeluzuzena eta buru zuzena dauzka. Erretaula nagusi neoklasikoa, jaspeztatua eta apur bat urreztatua, XVIII. mendearen bigarren erdikoa. Erdi Aroko bataiarria.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«