Casas Rurales con encanto en Elciego

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Elciego, Alava, España

Informazio orokorra:

Elciego udalerria. Azalera: 16,32 Km². Altitudea: 451 m. Biztanleak: 1.050.
Udalerri hau Ebroren adarra den Rio Mayor ibaiaren ertzean dago, hegi batean. Gizartea eta ekonomia ardoaren inguruan antolatuta dago, dela ardogintzan, dela ardoarekin loturiko turismoan. Ardo munduko denetariko moldeak daude Elciegon: mahastizainak, urteko ardoa egiten duten upeltegi txikiak, familia upeltegiak nahiz upeltegi handiak. Bertako mahastizaintza antzina-antzinakoa da, baina XVI. eta XVII. mendeetan zabaldu zen mahastia udalerriko lurretan eta ekoizpena lehen baino zazpi aldiz handiagoa izatera iritsi zen.

Historia:

Elciegori buruzko lehen lekukotasun idatzia 1067. urtekoa da, Donemiliaga Kukulako Kartulariokoa. Ezin daiteke Elciegoren historiaz hitz egin Guardiako Forua kontuan eduki gabe. Antso VI.a Jakitunak eman zuen foru hori 1164. urtean. Elciegoko herrixkak, beste batzuek bezala, foru horren onurak jaso zituen. XVI. mendera arte, Elciegoko biztanleak Guardiako hiribilduaren jurisdikzioan egon ziren. 1583. urterako, ordea, Elciego hiribildua zen.
XVIII. mendean egin ziren herriko lan nagusiak: Plaza Nagusia, udaletxea, Plazako Andre Mariaren baseliza eta abar. XIX. mendean ekonomia sendotu egin zen, etorkizun senez. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak hobekuntza teknologikoak egitea eta Errioxako ardoa sortzea bultzatu zuen.

Ondarea:

XVII. mendean “jauretxeak” eraikitzen hasi ziren: Burdinen etxea edo Navarrete Ladron Gebara jauregia, Ramirez de la Piscina familiaren hiri jauretxea, XVII. eta XVIII. mendeko jauregi barrokoa eta Zarate Nabar jauregia, XVIII. mendeko jauretxea. Plaza Nagusia. Hiri plaza proportzionatu bat da. Bi alde luzeetan XVI. eta XVIII. mendeetako etxeak daude. Udaletxea. Funtsean, XVIII. mendeko Euskal Herriko ohiko administrazio eraikinen modura eginda dago.
San Andresen parrokia eliza. Arkitektura estilo bat baino gehiago du, lehen atalen gotikotik hasi eta sakristia berriaren neoklasikoraino. Harlanduz eraiki zuten XVI. mendean.
Plazako Andre Mariaren basilika. XVIII. mendeko eraikuntza da, baina aurreko beste baten gainean eraikita dago.

Jaiak:

Uztailaren 2an, Guardiatik independentzia lortu izana gogoratzeko; irailaren 8an zaindariaren jaiak, Plazako Andre Mariaren ohoretan.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«