Casas Rurales con encanto en Bilar

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Bilar, Alava, España

Informazio orokorra:

Bilar / Elvillar udalerria. Azalera: 17,50 Km². Altitudea: 585 m. Biztanleak: 357.

Historia:

Udalerri honek gotorleku kutsua du, parrokiaren dorrea eta etxe multzoa haran sakon baten gainean duela. Kaleetako bat “Zerkagoien” deitzeak aditzera eman dezake harresiz inguratuta egon zela egiaz. Antzinatik jendeztatuta egon da, aurkitu dituzten aztarnen arabera. Los Husos haitzuloa Neolito berantiarrekoa da, K.a. 3000. urtekoa gutxi gorabehera, eta funtsezko tokia du Euskal Herriko Historiaurrean. Bertan etxe abereak, laboreak landu izanaren aztarnak eta lehen ukuiluak aurkitu dituzte, abeltzaintza sendoa eta ondo errotua izan zen seinale.
Erdi Aroan Nafarroako Erresumakoa izan zen, Guardiako hiriari loturik. Garai batean Elvillar de Laguardia deitu zen, harik eta 1667. urtean hiribildu tituluarekin bereiztea lortu zuen arte. Bilarreko judutegi baten aipamena ere badago, 1474koa.

Ondarea:

Udalerriaren lurretan dago “El encinal” trikuharria, esparrua ixten duten sei lauza dituena. Horrez gain, Chabola de La Hechicera trikuharria dugu, Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat. Tumuluak bi solairu zentrokide ditu, erdian ganbera heptagonala duela eta korridorea bereizte lauza baten bidez erdibitua. 9 lauzak osatzen dute ganbera, irudi poligonala eratuz; 5 lauzak eta ixteko lauzek eratzen dute galeria. Giza gorpuzkinez gain, hainbat gauza aurkitu zituzten: harrizko kolpekariak, aizkora leunduak, zeramika puskak eta abar.
Herriko plaza Arabako onenetariko bat da, daukan tamainari, erregulartasunari eta ikuspegi zabalari erreparatuta. Laukizuzena da, eta XVIII. mendeko plazen ohiko antolamendua du: laukizuzen bat, alde laburretan, aurrez aurre, udaletxea eta eliza dituena, eta alde luzeetan oinetxeak.
Jasokundeko Andre Mariaren eliza. XVI. mendearen hasieran ekin zioten eliza eraikitzeari. Herriko antzinako gazteluaren gainean eraiki zuten; oraindik ikus daitezke gazteluaren hormak atari nagusian. Nabea oso garaia da, eta areto erako oinplanoa du. Korurako sarbidea nabarmendu behar da, berebiziko eskailera dauka eta. XVIII. mendeko bataiarria ere artelan bikaina da.

Jaiak:

Jai nagusiak Jasokundeko Andre Mariaren ohoretan egiten dira, abuztuaren 15ean eta 16an (San Roke eguna). Abuztuaren 18an erromesaldia egiten da. Maiatzaren 15ean, San Isidro.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«