· Billoda /Víllodas: Altitudea: 528 m. Biztanleak: 187. Historia: Litekeena da Billoda Iruña erromatar hiri eta oppidumari loturik sortzea, bai hurbil dagoelako, bai Zadorraren gainean dagoen zubiagatik, erromatarren garaitik hor komunikabide bat egon zela adierazten baitu. |
Ondarea: San Kristobalen parrokia eliza. XVI. mendean ondo sartutako garaikoa da. Areto erako oinplanoa eta burualde zuzena ditu. XVI. mendekoa da ataria, eta arku beheratua eta ate albo molduratuak ditu. Barruan, koruak harrizko balaustrada du, eta Errenazimentukoa da, erretaula nagusia bezala. San Pelaioren baseliza. Santa Katalinaren irudi bat gordetzen du, ziurrenik Badaia mendilerroko Santa Katalinaren komentu desagertutik ekarria. Erromatar zubia. Zadorra ibaiaren gainean; 10 begi ditu. |
Herriko pertsona ospetsuak: Frai Alejandro Diaz Sarralde, 1846an jaioa. |
Jaiak: uztailaren 10ean, San Kristobal egunean. |
· Langraiz Oka/Nanclares de la Oca: Altitudea: 498 m. Biztanleak: 2003. Historia: Kontzeju honen lehen aipamena zeltiberiar estela batean agertu zen, Langrares deituraz. Erromatarren zenbait aztarna ere aurkitu dira. Erdi Aroan tenplarioen kokalekuak bertan egon izanaren hainbat datu daude. Dirudienez, Oka atzizkiak horiekin loturik daude. Okako lurraldean kokatua, Langraiz Oka herria Alfoces Langrares izenaz ageri da Donemiliaga Kukulako Agiritegiko Arabako herrien katalogoan, Billodaren ondoren. Beste dokumentu batzuetan Langares, Langrares edo Lankares gisa ageri da, herrixkatzat aipaturik. |
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokia eliza. Eliza erromaniko honek abside erdizirkularra du, eta hiru arkiboltako leihoak, kapitelak landuta dituztela. Sei arkuko eliz ataria kultura areto gisa erabiltzen da, eta erretaulak barrokoak dira. Egun meseniarren ikastetxea dagoen tokian Bolen bainuetxea egon zen. |
Jaiak: abuztuaren 14an, “El Brujo” delako pertsonaiaren jaitsiera, elizako dorretik behera. |
· Montevite: Altitudea: 624 m. Biztanleak: 29. Historia: Herri hau Orgazeko Etxearen jaurgopean egon zen. X. mendean, Mandaytu gisa zen ezaguna, eta gero Mantuvite izenaz. |
Ondarea: San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza. Tenplu modernoa da, eta oinplano biribila du, Martin Sarazibar arkitektoak 1830ean proiektatutakoa. Erretaula nagusia barrokoa da. |
Jaiak: ekainaren 24an, San Joan egunean. |
· Olabarri/Ollávarre: Altitudea: 539 m. Biztanleak: 106. Historia: Kontzeju honetako etxe multzoa Badaia mendilerroaren hegaleko muino batean dago. 1523. urtean izendatu zuten hiribildu, Ollabarri izenarekin. |
Ondarea: San Esteban parrokia eliza. Lehenagoko tenplu erromaniko baten gainean eraiki zuten. Erretaula nagusia barrokoa da. Dorrea handia da, eta lau isurialdeko teilatua du. |
Jaiak: abuztuko azken asteburuan. |
· Trespuentes: Altitudea: 503 m. Biztanleak: 161. Historia: Kontzeju hau, uste denez, Iruña / Veleia erromatar hiriaren harresiez kanpoko auzo gisa sortu zen Jatorriz Transpontem (zubiaz haraindi) deitzen zen, eta egungo Trespuentes izatera iritsi zen, etimologiaren aldetik hiru zenbakiarekin inolako zerikusik izan gabe. Idatziz, 1025. urtean aipatu zuten lehen aldiz, Trasponte deituta; 1266an, Transpuent izena eman zioten, eta 1602ko agiri batzuetan, Transponte. Historian zehar, Billodarekin batera, Iruñako Ermandadea eratu zuen. Ermandadea udalerri bihurtu zen XIX. mendean, eta 1970eko hamarkadan Iruña Okako udalerrian sartu zen. |
Ondarea: Erromatar zubia. 13 arku ditu, eta 40 metroko luzera. Trespuenteseko zubia, 1813. urtean, oso garrantzitsua izan zen Gasteizko Batailan. |
Done Jakue Apostoluaren parrokia eliza. XV. mendetik XVI. mendera bitartekoa da, batik bat. Hiru arkuko eliz ataria du, toskanar zutabeen bidez eutsita. Erretaula nagusia churriguereskoa da; San Sebastianen erretaula barroko bat dago. Santa Katalina komentuaren hondakinak nabarmendu behar dira. Karlistaldietan babesleku eta gotorleku izan zen. |
Jaiak: maiatzaren 23an, Done Jakue Txikiaren ohoretan. |