Casas Rurales con encanto en Iruraiz-Gauna

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Iruraiz-Gauna, Alava, España

Informazio orokorra:

Iruraiz-Gauna udalerria. Azalera: 47,13 Km². Biztanleak: 509. Arabako lautadaren ipar-ekialdean dago. Udala Iruraiz eta Gauna batuta sortu zen. Ez du batasun geografiko trinkorik; aitzitik, “irla” txikiak dira eta Donemiliaga, Dulantzi, Burgelu eta Gasteizkoekin nahastuta daude. Udalerriak iparraldean eta ipar-ekialdean Barrundia udalerriarekin egiten du muga, ekialdean Agurainekin, hegoaldean Arraia-Maezturekin eta mendebaldean Dulantzirekin eta Donemiliaga udalerriaren zati batekin. Hiriburua Azilun dago.
Zadorraren adar txikiek zeharkatzen dute udalerria, ekialdetik mendebaldera. Udalerriaren hegoaldean Entzia eta Iturrietak eta Gasteizko mendiek osatzen duten mendilerroa altxatzen da. Iparrean altxatzen denak kantauriar-mediterraneo isurialdeen banalerroa osatzen du (Gorbeia, Anboto, Urkilla, Elgea). Badia, Arrato eta Gorobel mendilerroak lautadaraino luzatzen dira, mendebaldetik biribila osatuz. Ekialdean, lautadako zerumuga itxiz, Burundari lotzen zaio.
Iruraizko Ermandadea hiru udalek (Dulantzi, Burgelu eta Iruraiz) eta 21 herrik osatzen dute. Ermandadea Dulantzin biltzen zen eta alkatea, prokuradorea eta eskribaua urtero hautatzen ziren, udalen ordenari zorrozki jarraituz.

Herrixkak:

· Azilu/Acilu: Altitudea: 638 m. Biztanleak: 31. Historia: Kontzeju hau udalerriko hiriburua da eta bertan dago udaletxea; Agurain inguran dago, Alegria ibaiaren eskuineko ertzean. XIX. mendearen erdialdean, haren jurisdikzio mugak honakoak ziren: Langarika iparrean; Luzkando eta Alaitza ekialdean; Gauna eta Adana mendebaldean, eta hegoaldean Gereñu eta Jauregi. Aziluk kokapen berezia zeukan, muino ireki batean zegoelako. Historikoki herri hau Infanterriko Dukearen Ermandadearen barruan egon zen.
Ondarea: San Joan Bataiatzailearen elizaren ataria XIII. mende aurreratukoa da. Fabrikak saloiko oinplanoa eta XIII. mendeko buru zuzena dauzka. Dorrea harlangaitzezkoa da, oinplano karratukoa eta bi gorputzekoa. Erretaula nagusiak XVII. eta hurrengo mendeko osagaiak dauzka.
· Alaitza: Altitudea: 650 m. Biztanleak: 62. Historia: Kontzeju hau sakonune batean dago, Iturrietako mendien iparreko magalean. Alaitza Agurainen batzen ziren zeharkako bide biren erdian dago; bertatik igaro zen Astorgatik Bordelerako erromatar bidea. Alaitzak Goi Erdi Arotik izan zituen biztanleak.
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokia eliza XIII. mendekoa da; 1982an, buruko horma eta gangetan margolanak aurkitu zirela-eta, zaharberritu egin zuten. Irudi geometrikoak, landareenak, animalienak eta antropomorfikoak dauzkan Erdi Aroko dekorazioa da; guztiz bereizitako luzetarako hiru bandatan dago banatuta. Ezagutzen diren datu artistiko, historiko eta paleografiko guztiak bat datoz: Gaztelako Pedro I.aren zerbitzupeko ingeles soldaduen talde bateko kide zen margolari batek edo batzuek egin zuten, XIV. mendean; elizako presbiterioan gerrako eszena batzuk islatzen ahalegindu ziren.
· Arrieta: Altitudea: 587 m. Biztanleak: 44. Kontzeju hau ordoki batean dago, Aiala mendiaren oinean eta Benta errekaren ertzean.
Ondarea: Santa Maria Magdalenaren parrokia elizak XVI. mendeko ataria dauka, eta XVI. mendeko fabrika. Oinplano angeluzuzena, buru zuzena eta bi ataleko nabea. Sei ataleko nerbiodun ganga bi eta ertzeko beste bat. Tenpluaren kanpoaldean Erdi Aroko mentsula txertatua. XVII. mendearen azken aldeko erretaula nagusia.
· Erentxun: Altitudea: 615 m. Biztanleak: 85. Historia: Kontzeju hau Alegria ibaiaren adarra den San Sebastian errekaren sorburuaren ondoan dago. Donemiliagako kodizean, 1025eko agiri batean, Hereintz-guhin izenez agertzen da; Arancerenchu 1257an; Heren-choyn 1294an; Herenchu 1489an; Herenchun 1602ko agiri batean.
Ondarea: San Andresen parrokia eliza. Elizpea XIII. mendekoa da, erromaniko berantiarra. Egungo ataria irekia da Erdi Aroko elizpearen azken zatian. Oinplanoak presbiterioa eta hiru ataleko nabea dauzka. Erretaula nagusia bilduma handia da eta erdiko kale batek eta alboetako lau kale osatzen dute; XVIII. mendeko lana da. Jasokundeko Andre Mariaren baseliza landa eraikuntzakoa da eta XVII. mendeko erretaula txikia dauka. XVI. mendeko Ama Birjinaren eskultura nabarmentzenda. Jaiak: irailean.
· Ezkerekotxa: Altitudea: 579 m. Biztanleak: 50. Historia: Kontzeju hau Arabako lautadaren ekialdean dago. 1257an, Ezcarococha izenez agertzen da Egilatzeko artzapez barrutian, Jeronimo Aznar apezpikuaren gutunean jasotzen denez. rromatar galtzadaren ibilbidean agertzen da. Oraindik “erromatarrena” deritzon ohiko bideak zuzenean zeraman Aialako Andre Mariaren baselizara. Zati horretan Burdin Aroko irun bat egon zen, eta baita herri gotortu bat ere XIV. mendea arte. Erdi Aroan, Ezkerekotxak Europako hainbat lekutatik Done Jakue bideari jarraitzen zioten erromesei egin zien abegi. Askoz geroago, frantses armada igaro zen bertatik, atzera eginez, 1813ko ekainaren 21eko gauean, Gasteizko bataila galduta.
Ondarea: San Erromanen parrokia eliza. XII. mendeko elizpea. Elizaren ataria erromanikoa da, XII. mendearen azken aldekoa. Tenpluaren fabrika angeluzuzena da, buru oktogonala du, eta ganga zati bat, presbiterioaren estaldura diagonalki gurutzatzen duten nerbioak dauzkana. Azpimarratzekoak dira XIII. mendetik iraun duten baoak (presbiterioko eta tenpluaren buruko leihatea). Erretaula nagusia estilo platereskokoa da. Bidean Aialako Andre Mariaren baseliza dago. Izen bereko kontzejuko parrokia izan zen. XIII. mendeko eraikin ederra da, hiru ataleko nabea dauka, kanoi gangaz estalia. XIV. mendeko tailua gordetzen da, Andra
Mari motakoa.

· Gauna: Altitudea: 599 m. Biztanleak: 65. Historia: Kontzeju hau Azilu eta Erentxun artean dago, Dulantzitik hegoaldera. Erdi Aroaren azken aldetik, Arabako beste herri batzuk bezala, bertako jaunen eskuetan zegoen. XVII. mendean, Hurtado Mendozarrek eutsi zioten, ezkontza bidez, Gaunako Jaunen tituluari.
Ondarea: San Estebanen parrokia elizak XVI. mendeko ataria dauka. Elizpeak erdi-puntuko arku bi dauzka eta 1747an eraiki zen. San Bitorren baseliza landa estiloko eraikina da, bai osotasunari bai bere zatiei, koru eta sakristiari, dagokienez. San Bitor nekazariaren erlikiak baselizan daude gordeta. Jaiak: uztailean, “Txofi” pertsonaiarekin.
· Gazeo: Altitudea: 581 m. Biztanleak: 32. Historia: Kontzeju hau Zadorra ibaiaren adarrak diren Benta eta Apostoles erreken artean dago. XIII. mendeaz geroztik bihurtzen dira ohikoago Gazeoren aipamenak, eta orduantxe eraiki zen bertako parrokia tenplua ere. 1257an Aznar apezpikuaren gutunean Gazeo aipatzen duten izen bi agertzen dira: Gaceovarren eta Gaceogoyen.
Ondarea: Tourseko San Martinen parrokia eliza Euskal Herriko zaharrenetakoa da. XII. mendeko ataria dauka. XIII. mendeko fabrikak oinplano angeluzuzena eta abside erdizirkularra dauzka; labe gangak ixten du, kanporako ubide lauak dauzka eta Erdi Aroko margolanez apainduta dago; Euskal Herriko interesgarrienetakoak dira. Margolanen eginkizun nagusia, apaintzeaz gain, sinestunei irudien bidez irakastea zen.
Seme ospetsuak: Pedro Lopez Aberasturi, XVII-XVIII. endeetakoa, ermandadeko alkatea.
· Gereñu: Altitudea: 681 m. Biztanleak: 36. Historia: Kontzeju hau ordoki batean dago, izen bereko mendi eta mendatetik iparrera. Gereñu herria Infanterriko Dukearen Ermandadekoa izan zen.
Ondarea: Andre Mariaren Jasokundearen parrokia elizak erdi-puntuko arku biko elizpea dauka, harlanduzkoa, eta sabai izuneko teilatua. Ataria errenazentista da eta gotikoko aztarnak gorde ditu. Erdiko klabe ederra dauka, Deikundeko Ama Birjina zitori pitxer baten eta liburutegi erako belaunaulki bitxi baten artean duela. Jatorri erromanikoko Santa Ana baseliza hain zegoen hondatuta, ezen hilerri ondora eraman baitzuten. Barruan Santa Anaren eta haurra daukan Ama Birjinaren irudi bana daude; azkena XVII. mendekoa da.
· Jauregi: Altitudea: 650 m. Biztanleak: 12. Historia: Kontzeju hau Uribarri mendatearen magalean dago. XVI. mendean Infanterriko Dukearen lurretan zegoen.
Ondarea: XVIII. mendeaz geroztik Jauregiko eliza desagertu eta Uribarrikoari erantsi zitzaion. 1947an tenplua eraitsi zen hondatuta zegoelako. Egungo eliza Sortzez Garbiaren omenezkoa da. Ateak XVII. mendeko burdineria dauka eta erretaula barrokoa da, XVII. mendekoa. Gipuzuriko Andre Mariaren baselizak Erdi Aroko atari zistertarra dauka. Kanpoaldean Erdi Aroko eraikinaren hondar batzuk geratzen dira.
Seme ospetsuak: honakoak aipa daitezke: Alejandro Aletxa, XVII-XVIII. mendeak, ermandadeko alkatea; Martin Gamiz, XVIII. mendekoa, ermandadeko alkatea; eta Celedon Ruiz Alegria, hura ere ermandadeko alkatea.
· Langarika: Altitudea: 611 m. Biztanleak: 44. Historia: Kontzeju hau historikoki Iruraizko Ermandadekoa eta haren udalekoa zen. Iruraiz-Gauna triangelu bat eginez sartzen da Agurain aldera; triangelu horren erpinean egoteak onurak ekarri zizkion Langarikari, tratulariek San Adrian mendatetik Frantziara joateko egiten zuten bidean baitzegoen.
Ondarea: Andre Mariaren Sorkundearen parrokia elizaren atariak harlanduzko aurrealde neoklasikoa dauka. Fabrikak Erdi Aroko tenpluaren hondar erromanikoak gorde ditu. Dorrea XVII. mendekoa da. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da eta Behe Errenazimenduko sagrarioa dauka. Langarikatik gertu daude 1556rako aipatzen ziren Santa Marina eta San Kirzeren baselizak.
Jaiak: irailean (Santa Marina).
· Trokoniz: Altitudea: 599 m. Biztanleak: 48. Historia: Kontzeju hau ordokian dago, muino baten magalean. Trokoniz Donemiliaga Kukulako Rejan eta Jeronimo Aznar jaun apezpikuaren 1257ko gutunean aipatzen da. Ondarea: San Bizente Martiriaren parrokia elizak erdi-puntuko bi arkuk osatutako elizpea dauka. Ataria erdi-puntuko arkua da eta moldura korritua eta XVI. mendeko burdineria oneko atea dauzka. Kanpoko fabrikak agerian uzten du Erdi Aroko jatorrizko egitura, absidea, hormatutako leihatea eta leiho txikia direla-eta. Barruan Trokoniztarren armarria eta hilobiko arkua dauzka. Arkuaren barruan Trokoniztarren hilobia zegoen, zurezkoa eta burdinazko aldabaduna.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«