Lagran |
udalerria |
Azalera: 45,62 Km². Biztanleak: 190. |
Udalerrian hiru herri daude: Pipaon, Villaverde eta udalerriko hiriburu den Lagran. Mugakide hauek ditu: Urizaharra, Lañu, |
Pipaon eta Urizaharra, Trebiñu Konderria, Bernedo eta Guardia. Udalerri honetatik mendi tontor hauetara igo daiteke: |
Pipaondik, Cervera (1366 m) mendira eta Eskamelo (1287 m) tontorrera; Lagrandik, Jaunden (1025 m), Palomares (1436 m), |
eta Peña del Leon (1392 m) tontorretara; Lagrandik zein Pipaondik, Semendia (1054 m) tontorrera. |
Sare hidrografikoak bi ardatz nagusi ditu. Batetik, Inglares ibaia: Pipaondik hurbil sortu eta mendebaldera egiten du; |
Zambranatik gertu isurtzen da Ebro ibaian. Bestetik, Ega ibaia: Kantabria mendilerroan sortzen da, baina ekialdera egiten |
du, eta Kanpezun zehar Nafarroan sartzen da. |
Tokiko ekonomia nekazaritza eta abeltzaintzakoa da batez ere, eta patata, garia, garagarra eta bazka landareak egiten |
dituzte. Abeltzaintzan behi azienda da nagusi, eta mendiaren zati handi bat zur-egurretarako baliatzen da |
· Lagran: Altitudea: 756 m. Biztanleak: 111. |
Historia: Kontzeju hau Ega ibaia sortzen den ibarrean dago. Lagranen jatorria ez da ziurra. Autore batzuen arabera, Eneko Aritza Iruñeko erregeak fundatu zuen herria. Jakina da 1165. urterako existitzen zela. 1515ean hiribildu zen jada. XV. mendearen bigarren zatian Nafarroakoa izatetik Gaztelaren mende egotera igaro zen. |
Ondarea: Kaleetan ibiliz gero ikusten da garai batean harresiturik egon zela. Herriko hegoaldean Vianarren jauregia nabarmentzen da. Eraikinaren arkitektura barrokoa da, eta XVIII. mendean hainbat pertsonaiaren jaiotetxea izan zen (erlijiosoak, politikariak, literatoak, eta abar). |
Erdialdean, goiko partean, Andre Mariaren parrokia eliza dago. XVI. mendekoa da, eta estilo platereskoa du. Badira zenbait baseliza ere, hala nola San Pedroren baseliza (erromesaldia Bernedokoarekin batera egiten da) eta San Bartolomeren baseliza. |
Herrian azpiegitura hauek daude: aterpetxea, kiroldegia, golf zelaia eta Ardoaren eta Arrainaren Bidearen interpretazio zentro turistikoa. |
Jaiak: San Bartolomeren ohoretan, abuztuaren 24an ospatzen dira. |
· Pipaon: Altitudea: 843 m. Biztanleak: 40. |
Historia: Kontzeju hau Kantabria mendilerroaren hegalean dago. Pipaon XII. mendean fundatu zuten, eta XVIII. mendeko giden ibilbideetan ageri da. Alfontso X.ak 1254an Trebiñuri emandako foruan azaltzen da Pipaon. Sarmiento Etxearena izan zen XIV. mendetik, gero Salinas kondeena, eta azkenik Hijarreko dukeena. |
Ondarea: Gurutze Santuaren Gorapenaren parrokia eliza. 1770. urtean bukatu zuten, eta Erdi Aroko ataria du, XIII. mendekoa. Erretaula nagusia rococoa da, XVIII. mendearen bigarren erdikoa. |
Jendearentzat irekitako museo etnografikoa dago bertan, eta abuztuko azken larunbatean Etnografia Biziaren Eguna ospatzen da. Nabarmendu beharrekoak dira Usatxi kultura elkartea, 300 bazkide baino gehiago dituena, eta izen bereko dantza taldea. Pipaongo dantza tipikoak dira: makil dantza, zinta dantza eta gaztelua (8 dantzariko giza dorreak egiten dituzte). |
Jaiak: irailaren 14an, Gurutze Santuaren Gorapenaren egunean. Eta abuztuaren 16an, San Roke egunean; Katxupin izeneko dantza-jolas tipikoa egiten da egun horretan. |
· Villaverde: Altitudea: 731 m. Biztanleak: 39. Kontzeju hau Lagrango udalerrikoa da. |
Ondarea: San Andresen parrokia eliza. Erretaula nagusia platereskoa da, XVI. mendekoa: bankua, bi gorputz eta, goialdean, Deikundeko Andre Mariaren irudi bat. Kristoren baseliza. Hau ere nabarmendu beharrekoa da; hilerriaren ondoan dago. Elizako “hórreo” edo garaian natura erakusketa iraunkorra dago. |
Jaiak: irailaren 14an, Gurutze Santuaren Gorapenaren egunean. |