Casas Rurales con encanto en Laudio

Casas Rurales

Tu casa Aquí!

Laudio, Alava, España

Informazio orokorra:

Laudio / Llodio udalerria. Azalera: 37,45 Km². Altitudea: 126 m. Biztanleak: 18.479.
Laudioko udalerria Arabako ipar-mendebaldean dago, Bizkaiarekin muga egiten duela, Nerbioi ibarraren erdialdean. Mugakide ditu, Araba aldetik, Okondo eta Aiarako ibarrak eta, Bizkai aldetik, Arrankudiaga eta Orozkoko ibarrak. Biztanle kopuruari dagokionez, bigarren hiria da Araban, Gasteiz hiriburuaren atzetik. Eskualdeko herri nagusia da, bai biztanleen aldetik, bai industria eta merkataritza jardueren aldetik.
Laudio zazpi auzotan dago banatuta: Ugarte, Gardea, Areta, Lateorro, Larrazabal-Landaluze, Larraño eta Erdigunea. Nerbioi da udalerriko jardueraren ardatz nagusia; izan ere, herriko ibai nagusia da, eta zazpi kilometroko ibilbidea egiten du udalerrian zehar. Erreka ugari jasotzen ditu Laudion; besteak beste, San Joan, Aldaikorreka, Oleta, Larra, Zabale eta Olarte.
Betidanik, nekazaritza eta abeltzaintza baserriarekin eta iraupeneko ekonomiarekin lotuta egon dira. Horren eraginez, merkataritza mugatua zen, eta bidaiari kopuruaren mende zegoen, Jaurreriko errepidetik igaroz Bilbo eta Iberiar goi lautada lotzen zituen bidean ibiltzen zirenen mende, hain zuzen ere. Industriak bultzada handia hartu zuen XX. mendearen bigarren erdian, beiraren eta siderometalurgiaren alorretan. Horrekin batera, hazkunde demografikoa oso handia izan zen. Gaur egun, Laudio industriarako nahiz zerbitzuetarako erreferentzia puntua da, maila handiko merkataritza du eta.

Historia:

Laudio Goi Erdi Arokoko, hau da, X. mendeko agiri batzuetan ageri da aipatuta, bi senidek Gardeako San Biktor monasterioa dohaintzan eman baitzioten Salcedoko San Esteban monasterioari. XI. mendean dokumentaturik dago herria Bizkaiko jaunaren familiari laga ziotela. Mende horren amaieran, San Pedro eliza sagaratu zuten, eta zeuden lau auzoak “ibarra” deitutako administrazio erakunde batean bildu ziren. Feudalismoan zehar, ibarra Bizkaiko foruko legeek arautzen zuten. Ibarra Arabako Ermandadeetako kide bihurtu zen 1491. urtean. XVII. mendearen amaieran, Arabak auzi bat irabazi zuen ibarraren gaineko nagusitasunaz, eta lehen karlistaldiaren ondoren Araban integratzen hasi zen.

Ondarea:

Monumentu eta leku interesgarriei dagokienez, hauek aipatuko ditugu: Ugarte dorretxea: XV. mendean eraiki zuten, eta elkarri atxikitako bi gorputz ditu (haietako bati “jauregia” esaten diote). Eremuko Andra Mariaren santutegia: XV. mendean eraiki zuten, euskal gotikoa deritzon estilo aurreratuan, eta eliz ataria eta erretaulako margolan eta tailuak nabarmendu behar dira. Kamaraka mendiaren hegalean dago, Torrontegieta deitutako gain arrokatsu batean. “Santa Luzia” esaten diote, santutegiaren ondoan dagoen baseliza bateko santa titularrarenganako debozioa dela eta. Anuntzibai zubia: XVIII. mendearen erdialdean eraiki zuten, Faltzeseko markesaren etxea (hura izan zen sustatzailea) eta San Mikelen baseliza lotzeko. Gehienbat, kareharrizko harlanduz dago egina, eta zubi begiak 10,50 metroko garaiera ere badu. Katuxa jauregia: XVIII. mendearen bigarren erdian eraiki zuten, sute batek suntsituriko dorretxe baten hondakinen gainean. Pedro Antonio Ugartek eginarazi zuen, eta harlanduzko aurrealde nagusia nabarmendu behar da. Euskal Gastronomiaren Museoa: Laudioko erdigunean dago, eta sukaldaritzaren arlo guztiak hartzen ditu: hainbat garaitako sukaldeak eta janari maneatzaileen jantzi tipikoak. Euskal Herriko sukaldari garrantzitsuenak aurkezten dira, bai eta gastronomia elkarteen fenomenoa eta gastronomia kofradien ikuspegi berezia ere. Gastronomia liburuen berariazko bilduma ere badu, mundu osoko hainbat jatetxetako karten berebiziko bilduma batekin batera.

Jaiak:

Hauek dira udalerriko jai eta tradizio nagusiak: San Blas jaia: larunbatarekin ospatzen da; otsailaren 3an bertan, larunbata egokitzen bada; bestela, aurreko larunbatean; oso lotuta dago txarribodarekin. Doloreetako ostirala: tradizio handikoa da, eta eskualdeko jai nagusien artekotzat dute; Aste Santuaren aurreko ostiralean ospatzen da; Santa Agata, Pizkunde Pazkoko bigarren egunean, Santa Maria Magdalenaren baselizan, Larrañon. San Prudentzio: apirilaren 28an. Santa Luzia: Maiatz Pazkoko bigarren egunean. San Antonio: ekainaren 13an. San Roke jaiak: ibarraren zaindaria da, eta jaiak abuztuaren 15ean hasten dira (Jasokundea) eta hilabeteko azken igandean bukatzen. San Bartolome: abuztuaren 24an.

Mapa

Powered By Subgurim(http://googlemaps.subgurim.net).Google Maps ASP.NET

Casas Rurales con encanto en Alava

Apartamentos rurales
TVI00026
Gaubea (Alava)
3 apart.
11
nekazalturismo
WVI00012
Alava (Alava)
4
8
Casas rurales
XVI00026
Legutio (Alava)
6
12 Personas + 4 Supletorias
Casas rurales
ZVI00040
Asparrena (Alava)
6
10+6
Casas rurales
XVI00034
Samaniego (Alava)
6+ 1 apart.
12 Personas (+6 Supletorias)
Casas rurales
XVI00166
Aiara (Alava)
5
10+3
Casas rurales
XVI00014
Gaubea (Alava)
3
7+1
nekazalturismo
K VI 00023
Bastida (Alava)
5
9 Personas (+4 Supletorias)
Casas rurales
ZV00045
Aiara (Alava)
4
9
«