Kripan udalerria Azalera: 12,52 Km². Altitudea: 696 m. Biztanleak: 193. Historia: Kripango udalerria Kantabriako mendilerroaren hegoaldeko hegalean dago. Arabako Errioxako herri garaienetako bat da. Hiribildu gisa 1669. urtean bereizi zen. El Nacedero izeneko parkeak paisaia ederrak ditu. |
Ondarea: Inguruetan, Peña Larga haitzuloko aztarnategi arkeologikoa dago, 1985ean aurkitua. Handik hurbil Los Husos haitzuloa, 1965ean aurkitua. Arabako zeramika estratigrafia osoenetariko bat du. Neolitotik Brontze Arora bitarteko aztarnak atzeman dituzte. Horrez gain, Los Llanos trikuharria dago, 1980ko hamarkadan aurkitua. |
San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza. XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki zuten, eta hiru nabe ditu. Erretaula nagusia Barrokoaren lehen aldikoa da. Aurretikoak dira Santa Maria elizaren hondar erromanikoak (XII. mendea). |
San Sebastianen baseliza eta San Martinen baseliza gorde dira. |
Jaiak: urtarrilaren 28a, San Tirso eguna. Maiatzean, San Isidro eta San Tirsorako erromesaldia. Irailaren 8a, jaiak Ama Birjinaren ohoretan. |